1914-1915eko neguko operazioak
1914-1915eko neguko operazioak 1914ko azaroaren 23tik 1915eko otsailaren 6ra gertatutako Lehen Mundu Gerrako borroka serie ezberdinak izan ziren, Mendebaldeko Frontean. Izena, nahiko zehaztugabea bada ere, 1921ko britainiar "Battles Nomenclature Committee-n" (Guduen Izendapenerako Komitea) erabaki zen, eta hala mantendu da gaur arte. Operazioak Britainiar Inperioaren tropak hartzen ditu kontuan soilik, nagusiki Frantziako eta Belgikako Flandriako probintzietan kokatuta zeudenak. Frantziarrek fronte berean, aldi berean ere, Champagneko Lehen Gudua garatu zuten, hau normalean neguko operazioetatik at uzten bada ere.
1914-1915eko neguko operazioak | |||
---|---|---|---|
Lehen Mundu Gerra | |||
Mendebaldeko Frontea | |||
Mendebaldeko Flandria, 1914-1915eko neguan | |||
Data | 1914ko azaroaren 23tik - 1915eko otsailaren 6ra | ||
Lekua | Flandria | ||
Koordenatuak | 50°32′N 2°46′E / 50.53°N 2.76°E | ||
Emaitza | Garailerik gabe | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Galerak | |||
|
1914ko azkenengo hilabeteetan, Itsasorako Lasterketaren ostean, etsaiaren hegala inguratzeko aukera desagertu zenean, frantziar-britainiarrek Lille aldera eraso zuten. Erasoa azkar porrotean amaitu zen. Gutxira Britainiar Armada Espedizionarioak (BAE-BEF), belgikarrek eta Frantziako 8. Armadak Belgika inguruan erasotu zuten, Ypresko Lehen Guduan (urriak 19-azaroak 22). Alemaniarren kontraeraso gogor bat urriaren 21ean hasi zen. IV. Armadak (Württembergeko Albrecht Generaloberst-aren menpe) eta VI. armadak (Bavariako Rupprecht Generaloberst-aren menpe) lur kopuru txikiak baino ezin izan zituzten hartu, Yserreko guduan (urriaren 16-31). Borroka bi aldeentzat latza izan zen, eta galera ikaragarriak jaso zituzten.[1]
Alemanak azaroaren 8rako kostaldeko aurrerapenak porrot egin zutela eta Ypres hartzea ezinezkoa zela ulertu zuten. Bi aldeen erasoak berehala garaituak izan ziren, elkarren aurka bideratutako armadak defentsa-sistema inprobisatuak eratu baitzituzten, hauen aurkako erasoak porrot garestiak izan zirelarik. 1914ko azaroan, Ypresko Lehen Gudua amaitu zenean, bi aldeak agortuta zeuden; muniziorik gabe eta moral baxuz jota, infanteriako unitate batzuek aginduei uko egin zieten. Flandriako Lehen Guduaren garailerik gabeko amaieraren ostean lubakien gerra etorri zen, non bi aldeak beren posizioak hobetzen saiatu ziren neguko eguraldiak,tropen nekeak, ekipamendu falta kronikoak eta munizio eskasiak ahalbidetzen zuten neurrian.
Lubakietako egoera negua amaitu arte hobetu ez bazen ere, britainiarrek (belgikarrekin batera) behin-behineko eraso txikiak, bonbardaketak eta operaziotxoak garatu egin zituzten, nagusiki Ypres-Arras arteko lerroan. Eraso hauek ez ziren etsaia kanporatzeko gudu zabalak, baizik eta kokapen estrategikoak lortzeko mugimenduak mugatuak, baita Alemaniako Inperioaren unitateak lekuan mantentzera bideratutako erasoak ere, hauek dibisio osoak Ekialdeko Frontera garraiatu nahi baitzituzten.[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Doughty, Robert Allan; Doughty, Robert A.. (2005). Pyrrhic victory: French strategy and operations in the Great War. Belknap Press of Harvard Univ. Press ISBN 978-0-674-01880-8. (Noiz kontsultatua: 2024-11-22).
- ↑ (Ingelesez) Edmonds, James Edward. (1927). Military Operations France and Belgium, 1915: Winter 1915: Battle of Neuve Chapelle: Battles of Ypres. History of the Great War Based on Official Documents by Direction of the Historical Section of the Committee of Imperial Defence. Vol. I. Londres: Macmillan ISBN 9780898392180..