1808ko maiatzaren 2a Madrilen
1808ko maiatzaren 2a Madrilen (gaztelaniaz: El dos de mayo de 1808 en Madrid), Mamelukoen karga Puerta del Solen (gaztelaniaz: La carga de los mamelucos en la Puerta del Sol) edo Mamelukoen borroka (gaztelaniaz: La lucha de los mamelucos) Maiatzaren hiruko fusilamenduak koadroarekin batera Francisco Goyaren koadrorik ezagunenetako bat da. Margolana 1814an margotu zuen, olio-pintura margo-oihalaren gainean, eta Madrilgo Museo del Pradon dago ikusgai.
1808ko maiatzaren 2a Madrilen | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Francisco Goya |
Sorrera-urtea | 1814 |
Izenburua | El dos de mayo de 1808 en Madrid eta La carga de los mamelucos |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 268,5 () × 347,5 () cm |
Genero artistikoa | margolaritza historikoa |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Pradoko Museoa |
Bilduma | Pradoko Museoa |
Inbentarioa | P000748 |
Margolanaren historia
aldatu1814ko otsailaren 24n Goyak gutun bat bidali zuen Espainiako erregentziara "pintzelaren bidez Europako tiranoaren aurkako matxinada loriatsuaren eszenarik heroikoenak betikotzeko asmoa" adieraziz[1]. 1814an, gertaerak baino sei urte beranduago, margolan hau egin zuen, Los fusilamientos del 3 de mayo en la montaña del Príncipe Pío artelanarekin batera, margolan honetan agertzen denaren erantzunarekin.
Goyak ez zuen inoiz gertaera ikusi eta gertatutakoaren inguruko aipamenen gainean margotu zuen.
Espainiako Gerra Zibilean koadroa Pradoko Museotik atera eta Genevara bidali zen. Bidaia horretan hainbat zati apurtu ziren, koadroaren ezkerraldean dauden gune marroietan ikus daitekeen bezala. Garaian esan zenez Benicarlótik pasatzerakoan, Valentzia eta Bartzelona artean, balkoi baten aurka jo zuen artilleria eraso baten ondorioz.
2008an apurtutako guneak beriro margotu ziren, lehenagoko argazkiak oinarri gisa hartuta[2].
Margolanaren edukia
aldatuMaiatzaren 2a[3] agertzen da koadroan. 1808ko maiatzaren 2an Madrilgo herritarrak frantsesen aurka altxatu ziren, Napoleonen aurkako Iberiar Penintsulako Gerraren hasiera emanez. Napoleonek bere anaia Josef Bonaparte jarri nahi zuen Espainiako errege.
Koadroan matxinatuek mamelukoak erasotzen dituzte, frantziarren alde borrokan ari ziren egiptoar mertzenarioak. Matxinatze hau modu odoltsuan ito zuen Frantziako armadak.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Pou, Anna. (2007-01-01). Museos del mundo. Centro editor PDA ISBN 9788467438048. (Noiz kontsultatua: 2017-05-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (2008-02-27). «Las viejas heridas de guerra de Goya cicatrizan en el Prado» EL PAÍS (Noiz kontsultatua: 2017-05-02).
- ↑ EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak