1709ko hotz-bolada edo 1709ko negu handia, Ingalaterran Great Frost eta Frantzian Le Grand Hiver deitua, 1708ko amaieran eta 1709ko hasieran Europak jasan zuen negu zeharo hotza izan zen.[1] 1709koa azken 500 urteetan Europak jasan duen negurik hotzena izan zen.[2] Hotz handia Maunderren minimoa izeneko aldian gertatu zen, hau da, eguzkiaren azaletik eguzki-orbanak desagertu ziren aldian.

Gabriele Bellaren margolana: Veneziako aintzira izotua

William Derhamek 1709ko urtarrilaren 5ean Upminsterren, Londrestik gertu, - 12°C tenperatura erregistratu zuen, 1697an bere erregistroa hasi zenetik tenparaturik baxuena izan zena. Europako beste begirale meteorologikoek zero azpi 15 graduko tenperaturak ere erregistratu zituzten. Derhamek Philosophical Transactions bere liburuan honela deskribatu zuen hotz-bolada: "Gizakiaren Memoriak ezagutu duen izozterik handiena (baita unibertsalena ere) izan dela uste dut".[3]

Iparraldeko Gerra Handian, hotz-boladak Karlos XII.aren errusiar kanpaina zeharo kaltetu zuen, izozteek eta elur-ekaitzek milaka suediar soldadu hil zituzten erasoetan; izan ere, kanpamentutik at pasa ziren gau bakar batean 2.000 lagun baino gehiago hil ziren. Errusiar aldean, klimak eragindako eroriak gutxiago izan ziren, alde batetik ondoen prestaturik zeudelako eta bestetik bere kanpamentuetan geratzen zirelako.[4]

Frantziak ere asko jasan zuen klimaren eragina,[5] izan ere, 1710eko amaieran izandako gosete batean 600.000 lagun inguru hil ziren.[6][7] Orduko historialari nazionalistek, berriz, 1709an Frantziako Erresuman ez zirela goseteak eragindako hildakoak baizik eta gerrak eragindakoak esan zuten.[8] Kostalde atlantikoa eta Sena ibaia izoztu ziren eta Parisen 24.000 lagun hil ziren. Gainera, Ipar itsasoan icebergak topatu zituzten.

Akitanian urtarrilaren 8 eta 9 arteko gauean eta 9 eta 10 artekoan gogor egin zuen elurra. Bordelen urtarrilaren 22ra arte −18,5 °C baino gutxiagoko tenperatura minimoak izan zituzten.[9] Tortosa aldean Ebro izoztu zen.[10]

Europar Batasuneko 'Millennium' proiektuak ezohiko negu ikertu du klimatologo garaikideek klima hotzaren kausak eta dokumentaturiko eredu meteorologikoak lotzeko gai ez direlako. Sunderlandeko Unibertsitatean lan egiten duen Dennis Wheeler klimatologoaren arabera, "zerbait ezohikoa gertatu omen zen".[1]

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Ingelesez) Pain, Stephanie. (2009-2-7). «1709: The year that Europe froze» New Scientist.
  2. (Ingelesez) Luterbacher, Jürg; Dietrich, Daniel; Xoplaki, Elena; Grosjean, Martin; Wanner, Heinz. (2004). «European Seasonal and Annual Temperature Variability, Trends, and Extremes Since 1500» Science 303 (5663): 1499–1503.  doi:10.1126/science.1093877. PMID 15001774..
  3. (Ingelesez) Derham, W.. (1708-1709). The History of the Great Frost in the Last Winter 1703 and 1708/9. in: Philosophical Transactions (1683–1775). 26, 454–478 or.  doi:10.1098/rstl.1708.0073..
  4. (Ingelesez) Massie, Robert. (1980). Peter the Great: His Life and World. .
  5. (Gaztelaniaz) Arcimis, Augusto. (1891-3-15). «Algunos inviernos históricos» La Ilustración Española y Americana.
  6. (Ingelesez) Monahan, W. Gregory. (1993). Year of Sorrows: The great famine of 1709 in Lyon. Columbus: Ohio State University Press, 125–153 or. ISBN 0-8142-0608-5..
  7. (Frantsesez) Lachiver, Marcel. (1991). Les Années De Misère: La famine au temps du Grand Roi, 1680–1720. Paris: Fayard, 361, 381–382 or. ISBN 2-213-02799-4..
  8. (Ingelesez) Ó Gráda, Cormac; Chevet, Jean-Michel. (2002). «Famine and Market in Ancien Régime France» Journal of Economic History 62 (3): 706–733.  doi:10.1017/S0022050702001055. PMID 17494233..
  9. (Frantsesez) Avila, Fernand; Avila, Maryvonne. (1987). «Le froid de janvier 1985 et les grands hivers passés dans le sud-ouest de la France» Revue géographique des Pyrénées et du Sud-Ouest 58 (1)  doi:10.3406/rgpso.1987.4968..[Betiko hautsitako esteka]
  10. (Gaztelaniaz) Puente, José Manuel. Cuando el río se helaba. Las heladas históricas del Ebro a su paso por Tortosa. tiempo.com.

Kanpo estekak aldatu