Izozmendi
Izozmendia edo iceberga ur gezaren izotzezko masa handi bat da, itsasoko uretan flotatzen dagoena. Glaziar baten ertza hautsi eta uretara erortzen denean sortzen dira izozmendiak.
Ur aratzezko izotzaren dentsitatea 920 kg/m³ inguru izanik eta itsasoko ur gaziarena 1 025 kg/m³, izozmendi baten bolumenaren %90a ur azpian dago. Oso zaila da izozmendi baten ur azpiko zatiak zer itxura duen ur gaineko zatia bakarrik ikusita.
Izotz masa gogor-gogorra izan daiteke eta luze iraun. Horregatik, aise kaltetu ditzake ontzien metalezko oskolak. Izozmendi batengatik hondoratutako ontzi ezagunena Titanic izan zen, 1912ko apirilaren 14an 2.500 hildako eragin zituena.
SailkapenaAldatu
Izozmendiak tamainaren eta itxuraren arabera sailkatzen dira. Honako hau International Ice Patrol delakoak erabilitakoa da.
TamainaAldatu
Izendapena | Ur gaineko
garaiera |
Flotazio
azalera |
Luzera | Masa |
Apurra (growler) | < 1 m | < 20 m² | < 5 m | < 120 t |
Zatia (bergy bit) | 1 m - 5 m | 20 - 300 m² | 5 - 15 m | 120 t - 5400 t |
Txikia (small) | 5 m - 15 m | > 300 mm² | 15 - 60 m | 5400 t - 180 kt |
Tartekoa (medium) | 15 m - 45 m | 60 - 120 m | 180 kt - 2 Mt | |
Handia (large) | 45 m - 75 m | 120 - 200 m | > 2 Mt | |
Oso handia (very large) | > 75 m | > 200 m |
ItxuraAldatu
Sailkapen hau ikusgai dagoen izozmendi zatiaren araberakoa da:
- Apurra (Glowler): altuera metro 1 baino gutxiago eta 5 luzera-metro baino gutxiago
- Zatia (Bergy Bit): altuera 1 eta 4 metro bitartean eta luzeera 5 eta 14 metro bitartean
- Txikia (Small):altuera 5 eta 15metro bitartean eta luzeera 14 eta 60 metro bitartean
- Tartekoa (Medium):altuera 16 eta 45 metro bitartean eta luzeera 61 eta 122 metro bitartean
- Handia (Large): altuera 46 eta 75 metro bitartean eta luzeera 123 eta 213 metro bitartean
- Oso handia (Very Large):altuera 75 metro baino gehiago eta luzeera 213 metro baino gehiago
GaleriaAldatu
Izozmendi multzoa Groenlandian
Izozmendi urdina
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
- Izozmendi eder bati buruzko artikulua Sustatu.com gunean (eta hemen argazkia bera)
- (Ingelesez) International Ice Patrol
- (Ingelesez) National Ice Center