(52768) 1998 OR2

asteroide

(52768) 1998 OR2, probisionalki 1998 OR2 ere deitua, orbita eszentrikoa duen asteroide bat da. Lurretik gertuko objektu gisa sailkatua dago, eta asteroide potentzialki arriskutsua da, Amor asteroideen taldean. 2 eta 4 kilometro arteko diametroa du. 1998ko uztailaren 24an aurkitu zuten Hawaiiko Haleakala Behatokiko NEAT programako astronomoek.

(52768) 1998 OR2
Behaketa
Magnitude absolutua15,8
Gorputz-gurasoaEguzkia
AurkitzaileaNear Earth Asteroid Tracking
Aurkikuntza-data1998ko uztailaren 24a
Aurkikuntza-lekuaHaleakalāko Behatokia
Planeta txikien taldeaAmor asteroideak
Orain duen posizioa ikusi
Orbitaren ezaugarriak
Periapsis1,0107411138038 AU
Eszentrikotasuna0,5726
Batezbesteko anomalia195,3 °
Makurdura orbitala5,8787 °
Goranzko nodoaren luzera27,06 °
Periapsiaren argumentua174,42 °
Ezaugarri fisikoak
Albedoa0,2
Behin-behineko izendapenak1998 OR2
Nabigazioa
« 52767 Ophelestes • (52769) 1998 OF4 (en) Itzuli »

1987 eta 1996an ere argazkia egin zitzaien, baina ez zen berarengan erreparatu. Asteroide potentzialki arriskutsuen artean distiratsuenen artean dago, eta beraz, handienetako bat ere bada. 32 urteko behaketa arku batekin, orbita oso ondo kalkulatuta dago 2197. urtera arte[1]. Bere orbita potentzialki arriskutsua dela esaten da, baina ez hurrengo mendeetan, bai milaka urteko eskalan.

2020ko gerturapena aldatu

 
Asteroidea 2020ko apirilaren 29an

2020ko apirilaren 29an, goizeko 09:56ean UTC, asteroidea Lurretik 6,2 milioi kilometrora pasako da, Ilargira dagoen distantzia baino 16 aldiz gehiago. Egindako behaketak nahiko zehatzak dira, eta gehienez ere 7 kilometroko errorea dute[1]. Alderaketa gisa, Artizarra 43 milioi kilometrora egongo da (110 Ilargi-distantzia) 2020ko ekainaren 3an.

Erreferentziak aldatu

  1. a b «JPL Small-Body Database Browser» ssd.jpl.nasa.gov (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).

Kanpo estekak aldatu