Near Earth Asteroid Tracking

Near Earth Asteroid Tracking Lurretik gertu igaro daitezkeen eta gure planeta urdinarekin talka egin dezaketen asteroideak atzemateko pentsatutako programa bat da. NASAk eta Jet Propulsion Laboratoryk zuzentzen dute. NEAT sistemak bere behaketak 1995ean hasi zituen.

NEATa NASA/JPL eta Ameriketako Estatu Batuetako Aire Armadaren arteko Hawaii estatuko Mauiko Haleakalan dauden GEODSS teleskopioak erabiltzeko elkarlan akordio batetan oinarritzen da.

GEODSS "Ground-based Electro-Optical Deep Space Surveillance"n akronimo bat da, "Lurrean Oinarritutako Espazio Sakonaren Zaintza Elektro-Optikoa" bezala itzul daitekeena.

Teleskopio hauek Lurraren orbitan zeuden espaziontziak jarraitzeko proiektatu ziren. NEATeko taldeak GEODSSeko teleskopioentzat CCDdun argazki kamera bat eta ordenagailu sistema bat garatu zituen. Sistemak 4.096x4.096 pixeleko erresoluzioa du, 1,2 x 1,6 graduko ikusmen eremuarekin.

2001eko apiriletik aurrera, Palomar Behatokiko teleskopio bat ere, 1,2 metroko irekiera duena, lurretik gertuko objektuak behatzeko erabili zen. Teleskopio hau hiru argazki kameraz doitua dago.

Milaka asteroide aurkitzeaz gain, NEATi 54P/de Vico-Swift-NEAT aldikako kometa eta mugimendu propioa duen Teegardenen izarraren aurkikuntza ere ematen zaizkio.

64070 NEAT asteroideak 2005ean bere izena NEAT proiektuaren omenez jaso zuen.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu