Zuzeneko album
kontzertuan zuzenean grabatutako musika diskoa
Zuzeneko albuma (ingelesez: Live album) musika-disko bat da, zuzeneko kontzertu batean, publiko aurrean grabatutako abestien sorta batekin.
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/0/01/Oskorri_Bilbao_Musika_Banda.jpg/250px-Oskorri_Bilbao_Musika_Banda.jpg)
Hainbat pistatan grabatzen da, eta horren emaitza da grabazio master bat, gero birmasterizatua eta, azkenik, merkatuan argitaratua, zigilu diskografiko baten bidez. Formatu guztientan izan daiteke argitalpena: kasete, VHS, irudiekin, CDarekin, DVDarekin, binilozko diskoarekin edo deskarga jarraituko banaketarekin batera.[1]
Soinuaren kalitatea ez da estudioko albumaren parekoa baina, bestetik, naturaltasun handiago jasotzen du, baita ere publikoaren berotasuna zein kontzertuan gertatutako pasadizoak.[2] Zenbait kasutan benetako dokumentu historikoak izan daitezke.
Zuzeneko album ospetsuak
aldatu- Benny Goodman, The Famous 1938 Carnegie Hall Jazz Concert, 1950ean argitaratuta.
- Lluís Llach, Barcelona. Gener de 1976. Disko hau ezaguna egin zen jasotzen ziren aldarrikapen politikoei esker.
- Urko, Hemen gaude, 1977an plazaratuta. Disko hura Donostiako Antzoki Zaharrean grabatu zen, eta euskaraz zuzenean grabatutako lehen diskoa izan zen.
- Errobi, Bizi bizian, 1978an plazaratuta.
- Eric Clapton, Unplugged (1992).