Bizi bizian
Errobi taldearen albuma
Bizi bizian Errobi euskal rock taldeak plazaratu zuen zuzeneko albuma izan zen. Xoxoa zigiluarekin atera zuten, 1978an. Bizi bizian Tolosan eta Azkoitian emandako bi kontzerturen zatiekin egin zuten. Euskal Herrian zuzenean grabaturiko lehen rock diskoa izan zen; aurretik Urkok, 1977an, Hemen gaude zuzeneko albuma atera zuen baina hori ez zen rockaren estiloan kokatzen. Errobiren albuma arrakasta itzela izan zuen.[1]
Bizi bizian | |
---|---|
Errobiren albuma | |
Egilea(k) | Errobi |
Argitaratze-data | 1978 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | rock |
Hizkuntza | euskara |
Deskribapena | |
Honen parte da | Errobi-ren albumak |
Abestiak
aldatuHamar abesti dira:[2]
- "Gure lekukotasuna" (Musika: Mixel Ducau, Anje Duhalde - Hitzak: Daniel Landart)
- "Hi" (Musika: Mixel Ducau, Anje Duhalde - Hitzak: Daniel Landart)
- "Kanpo" (Musika: Mixel Ducau, Anje Duhalde - Hitzak: Daniel Landart)
- "Xileko langileria" (Musika: Mixel Ducau - Hitzak: Daniel Landart)
- "Nagusiaren nigarrak" (Musika: Mixel Ducau-Hitzak: Daniel Landart)
- "Euskadi" (Musika: Mixel Ducau - Hitzak: Daniel Landart)
- "Aitarik ez dut" (Musika: Mixel Ducau, Anje Duhalde - Hitzak: Daniel Landart)
- "Lantegiko hamar manamenduak" (Musika: Mixel Ducau, Anje Duhalde - Hitzak: Daniel Landart)
- "Nora goaz?" (Musika: Mixel Ducau, Anje Duhalde - Hitzak: Daniel Landart)
- "Gure zortea" (Musika: Anje Duhalde - Hitzak: Daniel Landart)
Partaideak
aldatu- Beñat Amorena, bateria, ahotsa
- Mixel Halty, baxua, ahotsa
- Anje Duhalde, gitarra, ahotsa
- Mixel Ducau, gitarra, ahotsa, sintetizadoreak
- Jean Phocas, Robert Suhas soinu teknikariak
- Antton Olariaga, azalaren egilea
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- «Bizi bizian albuma» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2024-07-14).