Zur beltzeko akazia, latinez Acacia melanoxylon, Australiako ekialdeko espezie autoktonoa da. Herrialde hartan "Tasmaniako zur beltza" izenarekin da ezaguna. Zuhaitz hau altu eta azkar hazten da, 45 m baino gehiagora. Tolerantzia handia du edozein ingurunetan hazteko baina klima hotzetan hobeto hazten da.

Zur beltzeko akazia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaFabales
FamiliaFabaceae
LeinuaAcacieae
GeneroaAcacia
Espeziea Acacia melanoxylon
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakAustralian blackwood wood (en) Itzuli

Hosto iraunkorreko zuhaitza da eta herrialde askotan espezie inbaditzaile bihurtu daiteke. Eremu naturaletan eta landatuetan kontrolatzea kostu handiak eragiten du, hala ere, bere egurraren balioa emaitza ekonomiko onak eman ditu.

Loreak
Zuhaitzaren ikuspegia

Egurra oso erabilgarria du hainbat erabilerako; altzariak, tresnak, itsasontziak eta egurrezko upelak ere. Intxaurrondoaren kalitate berekoa da eta oso egokia da ur-lurrunaren bidez forma kurbatuak emateko.

Azalaren tanino edukia % 20 ingurukoa da eta Australiako aborigenek analgesiko modura erabiltzen zuten.

Taxonomia aldatu

Acacia melanoxylon Robert Brownek deskribatu zuen eta Hortus Kewensis lanean argitaratu zen London (2. Ed.) 5: 462. 1813. [1]

Etimologia aldatu

Akazia: Greziako ακακία (akakia) hitzetik eratorria, Pedanius Dioskorides ( AC 90-40) greziar botanikariak emana [2] . Izena grezierazko hitzetik dator, ακις (akis) eta "arantza" esan nahi du. [3]

melanoxylon: latinezko epitetoa "egur beltza" esanahia du. [4]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu