Zumar ziza (Hypsizygus ulmarius) Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Zumar ziza
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaHypsizygus
Espeziea Hypsizygus ulmarius
Redhead, 1984

Sinonimoak: Pleurotus Ulmarius, Lyophyllum ulmarium.

Ale gazteak jangarri nahiko onak dira, ugariak diren lekuetan preziatuak dira; zaharrak, berriz, gogor samarrak dira eta zapore fuerteegia dute.

Deskribapena aldatu

Kapela: 6 eta 25 cm bitarteko diametrokoa, batzuetan pitzatuta egoten da eta krema koloretik marroi zikinera doan kolorea du.

Orriak: Zurixkak, ez dira dekurrenteak, itsatsiak izan daitezke, baina baita eskotatuak oinetik hurbil.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak

Orri eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.

Hanka: Zuri-krema kolorea du, leuna edo pixka bat ildaskatua eta, oro har, albokoa eta kurbatua izaten da.

Haragia: Zuria eta gogorra, irin zaharraren usaina du eta zapore garratz samarrekoa.[2]

Etimologia: Pleurotus terminoa grekotik dator, "pleuron", "otós" hitzetatik, belarriaren antzeko kapela alboan jarrita, esan nahi du. Ulmarius epitetoa berriz latinetik dator, zumarra esan nahi duen "ulmus" hitzetik. Zumar enborretan agertzen delako batez ere.

Jangarritasuna aldatu

Jangarria da, baina ez oso bilatua.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Espezie honen ezaugarri morfologikoak eta habitata kontuan hartzen badira ia nahastezina da.

Sasoia eta lekua aldatu

Udazkenean. Hostozabalen enbor bizietan, batez ere zumarretan eta batzuetan bakartia izaten da, eta beste batzuetan taldeak eratzen ditu.[4]

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Japonia.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 354. or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 473 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 166 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak aldatu