Artikulu hau desagertutako arabar herrixkari buruzkoa da; euskal deiturari buruzkoa beste hau da: «Zumalburu (Deitura)».

Zumalburu, antzinako grafiaz Çamalburu,[1] desagertutako Arabako Erdi Aroko herrixka baten izena zen. Lurrak, gaur egun, Agurainen daude.

Zumalburu
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaQ52206497 Itzuli
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°50′08″N 2°24′01″W / 42.8355°N 2.4003°W / 42.8355; -2.4003
Demografia

Historia aldatu

1332an, Alfontso XI.aren epaiari men eginez, Zumalburuk Agurainekin bat egin zuen. Andre Mariaren izenpeko elizak baseliza gisa iraun zuen 1694an eraitsi zutenera arte. Harriak San Joan elizaren dorrea eraikitzeko erabili zituzten. Gaur egun, Aguraingo kale batek Zumalburu izena du.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. López de Guereñu Galarraga, Gerardo (1989) [1957]. «Mortuorios o despoblados». Toponimia alavesa seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses. Onomasticon Vasconiae 5. Bartzelona-Bilbo: ALSOGRAF, Euskaltzaindia. 588 or. ISBN 8485479483.
  2. http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/es/zumalburu/ar-152955/