Zinemira Saria
Zinemira saria Donostiako Zinemaldian ematen den ohorezko sari bat da. Zinemaldiak eta EPE-Ibaia ekoizle elkarteak antolatzen dute, eta euskal zinemagintzaren alorreko pertsona edo eragile ospetsu baten ibilbidea aitortzen du. 2009. urtean sortu zuten, eta ordutik urtero banatu dute, iraileko jaialdian.[1]
Zinemira Saria | |
---|---|
Mota | award, award nominees, award recipients or award ceremony (en) ![]() |
Indarraldi | 2009 - |
Herrialdea | Espainia |

Sariarekin batera jarri zuten abian euskal zinemari eskainitako Zinemira saila Donostiako Zinemaldian. Ordura arte, Euskal Zinemaren Eguna antolatu ohi zuten, eta, sailaren bidez, euskal zinemaren presentzia areagotu zuten. Donostiako Zinemaldiak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak antolatzen dute, Euskadiko Filmategiarekin, EPE-Ibaiarekin eta Zineuskadirekin lankidetzan.[2]
Zinemira sailaren barruan antolatzen dute urtero Euskal Zinemaren Gala, Victoria Eugenia antzokian, eta gala horretan banatzen dute Zinemira saria.[2]
Zinemira saridunak
aldatuEuskal zinemagintzako arlo askotan aritutako pertsonek jaso izan dute Zinemira saria: aktore, zuzendari, ekoizle, gidoilari, muntatzaile... Hauek dira orain artekoak:[1]
- 2009: Imanol Uribe zuzendaria
- 2010: Alex Angulo aktorea
- 2011: Elias Kerexeta ekoizlea
- 2012: Michel Gaztanbide gidoilaria
- 2013: Juanba Berasategi marrazkigile eta ekoizlea
- 2014: Pedro Olea zuzendaria
- 2015: Karmele Soler makillatzailea
- 2016: Ramón Barea aktorea
- 2017: Julia Juániz muntatzailea
- 2018: Ramon Agirre aktorea
- 2019: José María Txepe Lara ekoizlea
- 2020: Sara Bilbatua casting zuzendaria
- 2021: Kimuak film laburren programa
- 2023: Paco Sagarzazu aktorea
- 2024: Elena Irureta aktorea
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b «Donostia Zinemaldia» sansebastianfestival (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
- ↑ a b «Donostia Zinemaldia» sansebastianfestival (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |