Sara Bilbatua

Casting zuzendaria

Sara Bilbatua Arrizabalaga (Eibar, 1958ko abuztuaren 21a, -) casting zuzendaria da.[1] [2]Espainiako film eta ikus-entzunezko produkzioetan casting teknika aplikatzen aitzindarietako bat izan zen. Psikologia eta antzerki interpretazioa ikasi zituen. Tanami Casting agentzia gidatzen du eta tarteka casting orientazioa, kamera aurreko jarduna edo casting-aren helburua jorratzen duten ikastaro eta mintegietan parte hartzen du. Casting-zuzendari da antzerkiko, zinemako zein telebistako proiektuetan[3][4][5]

Sara Bilbatua
Bizitza
JaiotzaEibar1958ko abuztuaren 21a (65 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpsikologoa eta casting zuzendaria
Jasotako sariak

Biografia aldatu

Sara Bilbatua Eibar hirian jaio zen 1958an. Lehen Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasketak Eibarren egin ondoren, Donostiara joan zen psikologia ikastera Euskal Herriko Unibertsitatean, eta 1986an lizentziatu zen. Urtebete geroago Madrilera joan zen William Layton antzerki laborategian drama ikastera hiru urtez. Garai horren amaieran hasi zen psikologia arte dramatikoarekin nahasten, castingaren norabidea izango zena taxutzen. 1994an estreinatu zen Justino, hirugarren adineko hiltzailea filma (Justino, un asesino de la tercera edad) Santiago Aguilar Alvearrek eta Luis Guridik osatutako "La cuadrilla" izeneko taldeak zuzenduta. Bilbatuak aktoreen hautaketan parte hartu zuen. Estatu Batuetan aktoreak hautatzeko erabiltzen ziren tekniken garrantziaren eragina Espainiako zinemagintzan ere finkatzen hasi zen eta Bilbatua, Isabel Coixet bezalako zuzendariekin batera, garatzen hasi zen. Telebistara iritsi ziren Eva Lesmes eta Chus Gutiérrezen eskutik eta horiekin batera Bilbatuak telesailetan lanean hasi zen. Gran Reserva, Gran Hotel eta Amar en tiempos revueltos telesailetan aritu zen.[6] Telebistatik publizitatera salto egin zuen gero, horrela ikus-entzunezko produkzio osoa ezagutuz eta antzerki antzezpen mundura ere bai geroago.[7] [8][9]

CIMAko (Emakume zinemagileen eta ikus-entzunezko komunikabidetakoen elkartea) elkarteko kidea da. Bilbatua emakume aitzindaria izan da bere jardunean eta, emakumeen begiradek gero eta bide zabalagoa irekitzen dutela onartu arren, aldarrikatzen du berdintasunari dagokionez soldatak parekatzearen beharra:[6]

« Herrialde honetako filmetan kreditu-tituluak sartu zituen pertsona izan nintzen. Kontratu bidez adostu nuen. »

—Sara Bilbatua


Lanak aldatu

Bilbatua casting arduradun ezagunenetako bat bihurtu da Espainian. Lan egin du Pedro Almodovar (‘Todo sobre mi madre’ eta ‘Hable con ella’), Juanma Bajo Ulloa (‘Airbag’), Mariano Barroso (‘Éxtasis’ eta ‘Los lobos de Washington’), Daniel Calparsoro (‘Salto al vacío’), Isabel Coixet (‘Los que aman’), Julio Medem (‘Los amantes del círculo polar’, ‘Lucía y el sexo’ eta ‘Caótica Ana’), Jaime Rosales (‘La soledad’, ‘Petra’), Guillermo del Toro (‘El espinazo del diablo’ eta ‘El laberinto del fauno’), David Trueba (‘La buena vida’), Carlos Vermut (‘Magical Girl’ eta ‘Quién te cantará’) eta beste zinemagile batzuekin batera. Tanami Casting izeneko bere agentziaren bitartez telebista proiektu ugaritan hartu du parte. 2004an ‘El aire que respiro’ idatzi eta zuzendu zuen, Lakuako Gobernuaren  Kimuak katalogoan sartu zen film labur bat.[10][11]

Zineman aldatu

  • La soledad (2007). Zuzendaria: Jaime Rosales.
  • El laberinto del fauno' (2006). Zuzendaria: Guillermo del Toro.
  • El caballero Don Quijote (2002). Zuzendaria: Manuel Gutiérrez Aragón.
  • Hable con ella (2002). Zuzendaria: Pedro Almodóvar.
  • Fausto 5.0'(2001). Zuzendariak: Isidro Ortiz, Álex Olle, Carlos Padrissa.
  • Lucia y el sexo (2001). Zuzendaria: [Julio Medem)
  • Los lobos de Sashington (1999). Zuzendaria: Mariano Barroso.
  • Todo sobre mi madre (1999). Zuzendaria: Pedro Almodóvar.
  • Los amantes del círculo polar (1998). Zuzendaria: Julio Médem.
  • Airbag (1997). Zuzendaria: Juanma Bajo Ulloa.
  • La buena vida (1996). Zuzendaria: David Trueba.
  • Justino, un asesino de la tercera edad (1994). Zuzendaria: Santiago Aguilar, Luis Guridi.

Telebistan aldatu

  • La Lujuria. Zuzendaria: Daniel Carparsoro.
  • Con el diez a la espalda. Zuzendaria: Eduard Cortés.
  • La Atlántida. Zuzendaria: Belén Macías.
  • Tránsfuga. Zuzendaria: Jesús Font.
  • Mónica. Zuzendaria: Eduard Cortés.
  • No estás sola, Sara. Ficciona Mediak TVErentzat.
  • Hermanos y detectives. Cuatro Cabezas ekoizpen etxearentzat.
  • La Señora. Diagonal TV-rentzat
  • Gran Reserva. Bambú Producciones-entzat.[12]
  • Estados alterados, Maitena. Cuatro Cabezas-entzat.
  • Amar en tiempos revueltos. Diagonal TV-rentzat.
  • A las 11:00 en casa. Zuzendariak: Eva Lesmes y José Pavón.
  • Ellas son así. Zuzendaria: Chus Gutiérrez.
  • A tortas con la vida. Zuzendariak: Juan Luis Iborra y José Antonio Escribá
  • Traición. Bambú Producciones-ek TVErentzat.

Sariak eta errekonozimenduak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «Sara Bilbatua» IMDb (Noiz kontsultatua: 2020-09-16).
  2. «Sara Bilbatúa» The Movie Database (Noiz kontsultatua: 2020-09-16).
  3. «Kimuak» www.kimuak.com (Noiz kontsultatua: 2020-09-16).
  4. «Programación: Los reyes del casting» web.archive.org 2009-03-28 (Noiz kontsultatua: 2020-09-16).
  5. «Zinema, antzerki eta telebistaren arteko lan egiteko modu desbardinak aztertuko ditue Bilbon garagarrilaren 5etik 7ra» bizkaie.biz (Noiz kontsultatua: 2020-09-18).
  6. a b (Gaztelaniaz) Castro, Marta. (2013-04-25). «Entrevista | “Mi legado serán los títulos de crédito”» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-09-16).
  7. Lizarralde, Mikel. «Sara Bilbatua sarituko dute» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-09-16).
  8. (Gaztelaniaz) Vera, Cecilia. (2003). Cómo Hacer Cine. Editorial Fundamentos ISBN 978-84-245-0976-7. (Noiz kontsultatua: 2020-09-16).
  9. «Sara Bilbatua - Profesionales» catalanfilms.cat (Noiz kontsultatua: 2020-09-16).
  10. «Sara Bilbatua casting zuzendariak jasoko du Zinemira Saria» naiz: 2020-09-09 (Noiz kontsultatua: 2020-09-16).
  11. (Gaztelaniaz) «III festival de cine de Ponferrada sección oficial a concurso - cortometrajes 4 asociación mi retina me engaña» Ayuntamiento de Ponferrada (Noiz kontsultatua: 2020-09-16).
  12. (Gaztelaniaz) La serie - Gran Reserva. El origen - RTVE.es. (Noiz kontsultatua: 2020-09-18).
  13. «Sara Bilbatua casting zuzendariak jasoko du Zinemira saria» Euskal Irrati Telebista 2020-09-09 (Noiz kontsultatua: 2020-09-16).
  14. Lizarralde, Mikel. «Sara Bilbatua sarituko dute» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-09-16).[Betiko hautsitako esteka]
  15. Press, Europa. (2013-02-19). «Sara Bilbatua, Premio Ricardo Franco del Festival de Málaga» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2020-09-16).
  16. «La directora de casting Sara Bilbatua recibe el premio Ricardo Franco - 39 fotos» www.diariosur.es (Noiz kontsultatua: 2020-09-16).

Kanpo estekak aldatu