zinea.eus zineari buruzko hedabidea da, izenak berak dioen bezala. Euskarazkoa eta digitala da.[1] Zineari buruzko euskara hutsezko hedabide monotematiko bakarra da. Gainera, Hekimen elkarteko kide ere bada[2]

Zinea.eus
MotaDigitala
Fitxa teknikoa
HizkuntzaEuskara
Gai nagusiaZinea
Banaketa
SalneurriaDoakoa
Historia
ErredaktoreakUrko Ortega, Maialen Goñi, Ines Arrue, Ander Makazaga
zinea.eus

Historia aldatu

Ritxi Lizartzaren ideia izan zen mota honetako hedabide bat sortzea eta 2012an gaia lantzen hastea erabaki zuen.[1] Proiektua 2013an sortu zen, sektorean zegoen hutsune bat betetzeko asmoz: zineaz euskara hutsean eta bereziki euskal zineaz jardungo zuen hedabidea sortzeko beharra ikusi zuten.[3]

Hasieran egunean pare bat albiste baino ez zituzten argitaratzen eta webguneak blog forma zeukan. 2015ean hasi ziren atalak definitzen eta kolaboratzaile sare bat sortzen, besteak beste.[1] Ordutik, unean uneko beharrei erantzuten jardun dute.[3]

Edukiak aldatu

Albisteak aldatu

Atal honetako berriak ia denak euskal zineari buruzkoak dira, nola edo hala. Badaude Euskal Herrian egiten diren Zineforumei buruzkoak[4], Euskal Herrian zinemagintzari ematen zaizkion diru laguntzei buruzkoak[5] edo Euskal Herrian egiten diren zine jaialdiei buruzkoak[6], besteak beste.

Fokua aldatu

Atal honetan elkarrizketak dira nagusi, zineari nolabait lotutako pertsonei eginak hauek ere[7]. Hala ere, badago argitalpenen bat iritzi artikulua dena[8][9] eta editorialak ere bertan argitaratzen dituzte [10][11].

Kritikak aldatu

Ixone Santamaria Vidan[12], Mikel Zumeta[13], Sara Hernandez Askasibar[14], Julen Ansa[15], Ines Arrue[16], Maialen Goñi[16], Gaizka Izagirre[17] eta Zigor Etxebestek[18] idatzitako kritikak aurkitu ditzakegu Kritikak atalean. Izan ere, urtean behin egin ohi dute zozketa Kritikari postua esleitzeko[19].

Blogak aldatu

Hamaika egileren blogak daude ikusgai atal honetan. Ez da batere atal uniformea, egile bakoitzak erabakitzen duelako zeri buruz jardun bere blogean, baita ildo bakarra jarraitu edo ez ere. Beraz, aniztasuna da nagusi.[20]

Beste batzuk aldatu

Aipatutakoetaz gain, badago atal bat norbere edukia bidaltzeko aukera[21] ematen duena. Nor gara atala ere badute[22], hedabidea aurkezteko erabiltzen dutena, eta baita kontakturako datuak emateko ere. Azken atala newsletterra jasotzeko izena emateko erabiltzen dena da[23].

Ildo editoriala aldatu

Zineari buruzko hedabidea izanik ez dauka ildo editorialik bere horretan. Hala ere, aipatzekoa da lehentasuna ematen diotela euskarazko zinemagintzari.[1] Edukiari erreparatuz gero, nabaria da baita ere zer argitaratu erabakitzerakoan bi faktore hartzen dituztela kontuan: Euskal Herrian gertatzea edo Euskal Herrian eragina izatea, eta zinearekin lotura izatea[24].

Organigrama[19] aldatu

  • Proiektu-burua: Ritxi Lizartza da proiektua hasi zenetik lan honetaz arduratzen dena. Ildo nagusiak eta norabide estrategikoa zehazten ditu. Horretaz gain ataria hobetzeko egiten du lan.
  • Proiektu-arduraduna: Maialen Goñi kazetaria ibili da lan honetan, 2014tik 2016ra bitartean gutxienez. Edukien erredakzioaz eta argitalpenaz, (kazetarien laguntzaz), diseinuaren beharrak identifikatu eta behar diren aldaketak informatikari zein diseinatzailearekin adosteaz, eta Hekimen elkarteko bileretara joateaz arduratzen da.
  • Kazetaria: proiektu arduradunari edukien erredakzioan laguntzeaz arduratzen da, besteak beste.
  • Kritikaria: zozketa bidez aukeratzen da urteroko Kritikaria. Astero zinemetan ikusgai izan den filmen baten kritika idazten du.
  • Muntatzailea: ikus-entzunezko edukien grabaketaz eta edizioaz arduratzen da, bereziki Fokua atalean argitaratzen direnak.
  • Bekadunak: EHUrekin, Deustuko Unibertsitatearekin eta UNIRekin, eta beste hainbat erakunderekin sinatzen dituzte hitzarmenak eta hainbat bekadun hartzen dituzte.
  • Kolaboratzaileak: blogak eta iritzi artikuluak idazteaz arduratzen dira.
  • Informatikaria: lan honetan dabilenak (2016ra arte, gutxienez, Maramara taldeko Lander Irazusta izan zen) atariaren mantentze lanak eta eraldaketak egiten ditu.
  • Diseinatzailea: albisteei formatua ematen die eta logoa diseinatzen du beharra dagoenean (2016ra arte, gutxienez, Amaia Etxepeteleku arduratu zen lan honetaz, Maramara taldekoa bera ere).
  • Administraria: beste edozein erakundetan administrariak egiten duen lana egiten du, hau da, atariak arlo administratiboan izan ditzakeen beharrak kudeatzea (Irati Arrutik egin zuen lan hau 2016ra arte gutxienez, Maramara taldekoa dena baita ere).

Negozio eredua eta enpresa aldatu

Zinea.eus irabazi asmorik gabeko proiektua da[25] eta baita doakoa ere. Izan ere, harpidetzak ez dira kobratzen[25] eta webgunean ez dute aukerarik ematen proiektua diruz laguntzeko. Zinea Sortzen SL enpresa da atariaren jabea[26]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d (Gaztelaniaz) Noticias, Diario de. «Maialen Goñi eta Ines Arrue: “Gure txikitasunetik zerbait handiagoa egin ahal dugula uste dugu”» www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2021-06-10).
  2. gaztezulo. «Zinea.eus: "Gure zinema nazioarteko edozein proiekturen maila berean dago, eta beraz, filmak berak merezi duelako joan behar da ikustera, ez Euskal Herrian sortua delako"» Gaztezulo (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  3. a b Erredakzioa. (2019-04-11). «Elkarrizketa - Nolakoa da ZINEA.EUS?» Zinea (Noiz kontsultatua: 2021-04-28).
  4. Erredakzioa. (2021-05-03). «Film laburren emanaldia, Bageraren Zineforumean» Zinea.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  5. Erredakzioa. (2021-05-03). «Ikus-entzunezko sektorarentzako Generazinema laguntzak kaleratzear, Nafarroan» Zinea (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  6. Erredakzioa. (2021-05-03). «Welcome to 'Chechnya' filma nagusi, Giza Eskubideen Zinemaldian» Zinea (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  7. «Fokua Artxiboak» Zinea (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  8. Elkartea, Hekimen-Euskal Hedabideen. (2021-05-04). «Erabakiak ongi ulertzeko» Zinea (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  9. Arrue, Ines. (2020-04-14). «Bertan behera» Zinea (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  10. Arrue, Ines. (2020-08-03). «Paradisu zineman ikusiko gara…» Zinea (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  11. Ander Makazaga. (2020-03-19). «Bideotik 2020: errealitatea narratiba berrietatik aztertuz» Zinea (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  12. «Ixone Santamaria Vidan, Egilea hemen Zinea» Zinea (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  13. «Mikel Zumeta, Egilea hemen Zinea» Zinea (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  14. «Sara Hernandez Askasibar, Egilea hemen Zinea» Zinea (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  15. «Julen Ansa, Egilea hemen Zinea» Zinea (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  16. a b «Ines Arrue, Egilea hemen Zinea» Zinea (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  17. «Gaizka Izagirre, Egilea hemen Zinea» Zinea (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  18. «Zigor Etxebeste, Egilea hemen Zinea» Zinea (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  19. a b «Organigrama» zinea 2017-02-07 (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  20. «Zinea.eus atariko blogak» Zinea (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  21. Zinea.eus. «Igo zure edukia» Zinea (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  22. Zinea.eus. «Zinea.eus. Jarri gurekin harremanetan» Zinea (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  23. Zinea.eus. «NEWSLETTER» Zinea (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  24. Zinea.eus. «Azala» Zinea (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  25. a b Erredakzioa. (2015-03-17). «Zinea.eus - Proiektuaren bide-orria» Zinea (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  26. (Gaztelaniaz) Vasco, Eusko Jaurlaritza-Gobierno. (2021-10-02). «zinea atariko kideen gidari lanak» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).