Zimeriarra[1] Antzinateko herri nomada izan zen, Itsaso Beltzaren iparraldeko eskualdeetan bizi zena. K. a. VIII. mendean, eszitarrek bidali zituzten beren herrialdeetatik. Anatolia konkistatu zuten orduan, baina asiriarrek geldiarazi zituzten. K. a. VI. mendean, lidiarrek beren eskualdetik egotzi zituzten.

Kolkidako, Urartuko eta Asiriako zimeriar inbasioak, Rusa I.aren erreinaldian

Kronologia

aldatu
  • K. a. 721-715 : Sargon II.ak Gamirr edo zimeriarren lurraldea Urartutik gertu zegoela zioen.
  • K. a. 714: Rusa I.a Urartukoaren suizidioa, asiriar eta zimeriarrek menderatua izan ondoren.
  • K. a. 705: Sargon II.a kulummuen aurkako espedizio batean hil zen.
  • K. a. 679-678: Gimirri edo zimeriarrek — Teushpak zuzenduak— Asiria inbaditu zuten Hubuschnatik (Kapadozia?) atera ondoren. Asarhaddonek menderatu zituen.
  • K. a. 676-674: zimeriarrek Frigia hartu zuen, Paphlagoniaraino ailegatuz.
  • K. a. 654 edo 652: Giges Lidiakoa zimeriarren aurkako gudu batean hil zen. Zimeriar eta traziarrek Sardes eta beste joniar koloniak arpilatu zituzten.
  • K. a. 644: Zimeriarrek berriro hartu zuten Sardes.
  • K. a. 637-626: Aliattes II.ak zimeriarrak menderatu zituen.
  • K. a. 593-528: Ezekielek Gomer edo zimeriarren lurraldea deskribatu zuen; Masagetiar eszitek Ziro Handia erail zuten.
  • K. a. 515 : zimeriarrei buruzko azken agiria, Behistungo inskripzioa, Dario I.arena.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.