Zianoakrilatoak erreakzio azkarreko itsasgarri-familia bat da, erabilera zabala duena etxean, medikuntzan eta industrian. Loctite ezaguna zianoakrilato bat da[1].

Zianoakrilato
AurkitzaileaHarry Coover (en) Itzuli
Motacarboxylate (en) Itzuli, Nitrilo eta substituted acrylate (en) Itzuli
Identifikatzaileak
MeSHD003487
Poli(etil 2-zianoakrilato)aren egitura

Azido 2-zianoakrioikoaren esterrak dira, hala nola, metil 2-zianoakrilatoa, etil 2-zianoakrilatoa eta butil 2-zianoakrilatoa. Zianoakrilatoak azkar polimerizatzen dira uraren presentzian eta kate luze eta sendoak formatzen dituzte.

Polimerizazioa aldatu

Etil 2-zianoazetatoa da itsasgarrien formulazioan usatzen den monomerorik ohikoena. Zianoazetatoaren C=C loturek kate-polimerizazio azkarra pairatzen dute uraren hidroxido ioien presentzian. Finean, anioi-polimerizazioa gertatzen da.

 
Metil 2-zianoakrilatoaren polimerizazioa

Hezetasun-maila normal batek pizten du erreakzioa eta segundo gutxiren buruan irekitako itsasgarri-ontzian azala eratzen hazten da. Horren ondorioz, fabrikatu ondoren zianoakrilatoak urte beteko bizia du itxitako ontzian eta hilabetekoa behin irekiz gero[2].

Erabilera aldatu

Zianoakrilatoak itsasgarri gisa usatzen dira nagusiki. Eragintasun handiz itsasten dituzte substantzia asko portzelana, plastikoak, metalak, giza azala, zuntz naturalak, kotoia, artilea eta larrua besteak beste.

Zianoakrilatoek, butil eta oktil zianoakrilatoek bereziki, albaitaritzan eta medikuntzan erabilera zabala dute[3][4]. Jada 1970eko hamarkada baino lehen hezurrak lotzeko erabiltzen ziren animaliengan. Zianoakrilato-sprayak Vientnamgo Gerran baliatu zituzten AEBetako indar armatuek zauritutako soldaduen odol-jarioak murrizteko ospitalera eramateko bidean. Zauri, ebaki eta urradurak suturarik gabe sendatzeko ere baliatzen dira.

Auzi-medikuntzan gainazal ez-porotsuetan hatz-marka latenteak agerrarazeko baliatzend ira zianoakriolatoak.

Zianoakrilato sendotua kentzeko azetona oso disolbatzaile egokia da[5].

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Wiley‐VCH Verlag GmbH & Co. KGaA, ed. (2000-06-15). Ullmann's Encyclopedia of Industrial Chemistry. (1. argitaraldia) Wiley  doi:10.1002/14356007.a01_161.pub4. ISBN 978-3-527-30385-4. (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  2. Technical Data Sheet MASTER BOND MB SERIES CYANOACRYLATES. https://www.masterbond.com/sites/default/files/selector_guides/masterbond_cyanoacrylate.pdf.
  3. (Ingelesez) Nam, Sungmin; Mooney, David. (2021-09-22). «Polymeric Tissue Adhesives» Chemical Reviews 121 (18): 11336–11384.  doi:10.1021/acs.chemrev.0c00798. ISSN 0009-2665. (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  4. (Ingelesez) Reddy, Sagili Chandrasekhara. «Superglue injuries of the eye» International Journal of Ophthalmology 5 (5): 634–637. ISSN 2222-3959. (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  5. (Ingelesez) Moschos, M.; Droutsas, D.; Boussalis, P.; Tsioulias, G.. (1997-09-01). «Clinical experience with cyanoacrylate tissue adhesive» Documenta Ophthalmologica 93 (3): 237–245.  doi:10.1007/BF02569064. ISSN 1573-2622. (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).

Kanpo estekak aldatu