Zhang Yufei
Zhang Yufei (txinera sinplifikatuz: 张雨霏; pinyinez: Zhāng Yǔfēi, Xuzhou, 1998ko apirilaren 19a) igerilari txinatarra da. Tokio 2020ko Olinpiar Jokoetan lau domina lortu zituen, urrezko bi eta zilarrezko bi. Paris 2024ko Olinpiar Jokoetan ez zuen txapelketarik irabazi baina sei domina eskuratu zituen, zilarrezkoa bat eta brontzezkoak bost. Paris 2024an domina gehien irabazi zituen kirolaria izan zen ondorioz, beste inork ez baitzituen sei eskuratu.[1]
Zhang Yufei | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Xuzhou, 1998ko apirilaren 19a (26 urte) |
Herrialdea | Txinako Herri Errepublika |
Hezkuntza | |
Heziketa | Nanjing Sport Institute (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | igerilaria |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 57 kilogramo |
Altuera | 174 zentimetro |
Ibilbidea
aldatuAmak bultzatuta, hiru urterekin hasi zen igeri egiten, ama bera entrenatzaile zuela. 14 urte baino ez zituela, 2008an, txapeldun olinpikoa izandako Liu Zige garaitu zuen 200 m tximeleta proban, Pekinen jokaturiko Munduko Kopan, eta, hurrengo urtean, Txinako igeriketa selekzioan sartu zen. 2014an egin zuen nazioarteko debuta, Gazteen Udako Olinpiar Jokoetan, eta bost domina eskuratu zituen, hiru urrezko eta zilarrezko bi.[2]
Olinpiar Jokoak
aldatuTokio 2020, urreak eta munduko errekorra
aldatuTokioko Olinpiar Jokoetan (2020koak izenez, baina 2021ean eginak) urrezko bi domina eskuratu zituen, 200 m tximeletan (Olinpiar errekorra hautsiz 2.03.86 denborarekin) eta 4x200 m librean (taldeak munduko errekorra hautsi zuelarik 7:40,33 denborarekin); honako hauek osatzen zuten taldea: Yang Junxuan, Tang Muhan, Zhang Yufei, Li Bingjie, Dong Jie eta Zhang Yifan-ek; azken biak ez zuten finalean (munduko errekorreko lorpenean) parte hartu.[3] 100 m tximeletan, bigarren egin zuen Maggie MacNeil kanadarrarengandik 5 ehunenekotara.[4][5]
Paris 2024, polemika eta sei domina
aldatu2024an, Parisko Jokoetarako prestakuntza fasean, apirilean albistea zabaldu zuen AEBetako The New York Times egunkariak Txinako igerilarien taldeko 23 kidek dopin positiboa eman zutela jakinarazi zuen. Trimetazidina (TMZ) izan omen zen gai debekatua, eta Tokioko Jokoak baino lehenago gertatu omen zen kasua. 23 igerilarien artean omen zegoen Zhang.[6]
Txinak azalpenak eman zizkion Munduko Anti-Dopin Agentziari (WADA), jandako zerbaiten ondorioak agertu zirela analisietan, eta WADAk ontzat eman zuen azalpena, kontua horretan geratu zelarik.
Nolanahi ere, 2024an zehar Txinako igerilariek beste inongo herrialdeetakoek baino kontrol gehiago izan zituztela jakinarazi zen. Igerilari bakoitzeko 21 test, kopuru ertain gisa, eta kasu guztietan emaitza negatiboekin.[6]
Parisko igerileku olinpikoan, azkenik, Zhang brontzezko hiru domina lortu zituen banakako probetan (50 m estilo librea, 100 m tximeleta eta 200 m tximeleta), eta erreleboetan zilar bat (4x100 m medley mistoa) eta beste bi brontze (4x100 m estilo librea eta 4x100 medley emakunezkoena). Urrerik gabe, baina Parisko banakako kirolari guztien artean domina gehien, sei, beste inork lortu ez zuena.[1]
Udako Olinpiar Jokoak
aldatuJoko Olinpikoak | ||||
---|---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba | Marka |
2020 | Tokio Japonia |
100 metro tximeleta[7] | 55.64 | |
2020 | Tokio Japonia |
200 metro tximeleta[8] | 2:03.86 | |
2020 | Tokio Japonia |
4x200 Estilo libreko erreleboa,(ME), emakumezkoa[9] |
7:40.33 | |
2020 | Tokio Japonia |
4x100 Igeri-estiloko erreleboa mistoa[10] |
3:38.86 | |
2024 | Paris Frantzia |
4x100 m medley mistoa | 3:37.55 | |
2024 | Paris Frantzia |
50 m estilo librea | 24.20 | |
2024 | Paris Frantzia |
100 m tximeleta | 56.21 | |
2024 | Paris Frantzia |
200 m tximeleta | 2:05.09 | |
2024 | Paris Frantzia |
4x100 m estilo librea | 3:30.30 | |
2024 | Paris Frantzia |
4x100 medley | 3:53.23 |
Gainerako emaitzak
aldatuMunduko Uretako txapelketak | ||||
---|---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba | Marka |
2015 | Kazan ( Errusia) | 200 metro tximeleta | 2:06.51 | |
2015 | Kazan ( Errusia) | 4 × 200 m erreleboak libre | 7:49.10 | |
2017 | Budapest ( Hungaria) | 4 × 100 m medley erreleboak mixtoa | 3:41.25 | |
Munduko Igeriketa txapelketak | ||||
Urtea | Lekua | Domina | Proba | Marka |
2014 | Doha ( Qatar) | 400 metro libre | 3:59.51 | |
2016 | Windsor ( Kanada) | 200 metro tximeleta | 2:05.10 | |
2017 | Hangzhou ( Txina) | 4 × 100 m medley | 3:48.80 | |
Asiako Jokoak | ||||
Urtea | Lekua | Domina | Proba | Marka |
2014 | Incheon ( Hego Korea) | 4 x 100 m libreak | 3:37.25 | |
2018 | Jakarta ( Indonesia) | 200 metro tximeleta | 2:06.61 | |
2018 | Jakarta ( Indonesia) | 4 × 100 m medley erreleboak mixtoa | 3:40.45 | |
2018 | Jakarta ( Indonesia) | 100 metro tximeleta | 57.40 | |
Gazteen Olinpiar Jokoak | ||||
Urtea | Lekua | Domina | Proba | Marka |
2014 | Nanjing ( Txina) | 4 x 100 m librea | 3:41.19 | |
2014 | Nanjing ( Txina) | 4 × 100 m medley | 4:03.58 | |
2014 | Nanjing ( Txina) | 4 × 100 m medley erreleboak mixtoa | 3:49.33 | |
2014 | Nanjing ( Txina) | 100 metro tximeleta | 57.95 | |
2014 | Nanjing ( Txina) | 200 metro tximeleta | 2:08.22 |
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b (Ingelesez) Mullin, Eric. (2024-08-07). «How many gold medals has Simone Biles won at the Paris Olympics? Here's how the top athletes rank» NBC10 Philadelphia (Noiz kontsultatua: 2024-08-22).
- ↑ (Ingelesez) «Zhang Yufei Bio» SwimSwam (Noiz kontsultatua: 2021-08-18).
- ↑ (Ingelesez) «Swimming-China's 'butterfly queen' Zhang wins double gold» Reuters 2021-07-29 (Noiz kontsultatua: 2021-08-18).
- ↑ «Zhang Yufei» olympedia.org 2021-10-07an begiratua. (Ingelesez)
- ↑ "Zhang Yufei" olympics.com 2021-10-07an begiratua. {{Es}
- ↑ a b (Ingelesez) Parry, Martin. (2024-08-05). «China shrugs off doping controversy to win 12 Olympic swimming medals» The Japan Times (Noiz kontsultatua: 2024-08-22).
- ↑ Igeriketa. 100 m tximeleta, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ Igeriketa. 200 m tximeleta, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ Igeriketa, 4x200 Estilo libreko erreleboa, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ Igeriketa, '4x100 igeri-estiloko erreleboa, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)