Zeuxis
Zeuxis[1] (antzinako grezieraz: Ζεῦξις; K. a. V. mendea) greziar margolaria izan zen. Italian, Crotonan, Mazedonian eta Efeson lan egin zuen. Antzinako artezaleek maisutzat eta eredutzat jotzen zuten. Hainbat autore klasikok haren estiloari buruzko oharrak egin zituzten. Quintilianok argilunen erabileran maisutzat dauka; Pliniok dio Apolodororen jarraitzailea dela; Aristotelesek, berriz, ereduak berak gainditzerainoko perfekzioa azaltzen duela. Kritikak ere ez dira falta ordea: Kintilianoren ustez, irudi trinkoegiak egiten zituen; Pliniok zioen Zeuxisen buruak proportzioz handiegiak zirela, etab. Halarik ere, Zeuxis izan zen sofismoaren mundu intelektuala interpretatu zuen lehena, eta, antzinatean, estilo propio garbia ageri duen lehena.
Zeuxis | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Heraclea Lucania (en) , K.a. V. mendea |
Heriotza | Atenas, K.a. IV. mendea ( urte) |
Heriotza modua | : death from laughter (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | antzinako greziera |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.