Zerrenda eztabaida:Gipuzkoako herrietako ezizenak

Aupa! Non oinarritu da "ezizen" horiek aukeratzeko eta ez beste batzuk? Erreferentziarik badago? --Orereta (erantzunak) 21:28, 11 Ekaina 2008 (UTC)

Lehenengo aldia da artikulu hau ikusten dudala... eta nahiko arraroa da, ezta? Nire ustez horrelako informazioa egia bada herri bakoitzaren artikuluan agertu beharko litzateke... -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 21:35, 11 Ekaina 2008 (UTC)
Bai. Nik ez diot zentzurik aurkitzen zerrenda honi. "Ezizen" horiek benetan esanguratsuak badira, hori egin beharko litzateke, herri bakoitzaren artikuluan gehitu. Baina ez dut uste "ezizen" hauek benetan esanguratsuak direnik, hau da, entziklopedia batean jasota egoteko bezain zabalduak daudenik... --Orereta (erantzunak) 21:40, 11 Ekaina 2008 (UTC)
Ezabatuko dugu orduan, edo norbaitek izen horiek jarriko al ditu dagokion herrian? -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 21:52, 11 Ekaina 2008 (UTC)
Ezabatzearen alde (badaezpada ere) --Orereta (erantzunak) 21:58, 11 Ekaina 2008 (UTC)

Kaixo, ezabatzen ez bada ere, aipamen pare bat egin nahiko nituzke. Donostiarreko parte zaharreko ezizenen ingurun, oso oker ez banago, Joxemaritarrak Santa Mariakoak, eta Koxkeroak San Vizentekoak die. Ta bestalde, Donostiarrei ñoñostiar deitzen bazaie ere, jendeak zirikatzeko asmoz erabiltzen duen ezizen bat da, baina ez det uste zerrenda honetan azaltzen direnen maila berean dagoen ezizena denik. Izan ere, zerrenda honetan kaxkarinak besterik ez litzateke azaldu behar, hori izan baita Donostiarrei betidanik eman zaien ezizena. Hori da nik aldatuko nukeena, ados bazaudete, aldatu mesedez. Ondo izan.

Zer egingo dugu artikulu honekin? Ezabatu? -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 14:48, 30 Urtarrila 2010 (UTC)

Nik uste merezi duela mantentzea eta osatzea. Azken batean, gure kulturaren adierazpide bat da. Euskaraz irainik ez dugula esan duenik bada, eta hau horren kontrako froga garbia da. Eta gure umorearen erakusgarri ere bai, irain horiek ezizentzat hartu eta onartu baititugu askotan... --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 14:02, 19 Maiatza 2010 (UTC)

Mantentzearen alde. Herri-kulturaren adibide dira; Euskal Herrikoetan eman daitezkeen eztabaidak unibertsalak dira, batzuk herrian bertan erabiltzen dira, beste batzuk auzo-herriek ipinitakoak, peioratiboak bai/ez...baina oso interesgarria da biltzea. Zerrenda izateak falta diren (edo ezizenik bildu ez den) herriak ikusteko balio du. Herrialde guztietakoak egitea ere begi onez ikusten dut (Bizkaikoa zabalik dugu). Hori bai, erreferentziak behar dira. Aukera bat izan daiteke zerrenda honetan ez sartzea (kaparrada handia ez ematearren) eta erreferentziak (bistan da anitzak eta asko lokalak izango direla) herri bakoitzean gehitzea. Horrek aukera ematen du dagokion herrian aipatzeko nolakoa den ezizena, ea elkarterik dagoen ezizena erabiltzen duena, balizko jatorria, oso zabalduta dagoen ala ez...--Adrar (erantzunak) 18:04, 22 Maiatza 2010 (UTC)
Artikulua aurrera doa eta Orereta bakarrik agertu zen aurka (aspaldian). Theklan ere bai, baina bere ekarpena egin du, beraz inplizituki onartzen duela interpretatzen dut. Ezabatzeko proposatua txantiloia kentzera noa (ni ere mantentzearen alde). Eztabaidatzeko egun batzuk pasa dira ia.---Joxemai; (erantzunak) 16:44, 26 Maiatza 2010 (UTC)
"Gipuzkoako herrietako ezizenak" orrira bueltatu.