Hemidesmosoma
Hemidesmosoma zelulen arteko lotura egiten duen egitura bat da. Desmosomen antzerako egitura du baina beste zelula bati lotu beharrean zelula kanpoko matrizeari lotzen zaio[1].
Epitelio zeluletan aurkitzen da xafla basalera atxikituta, tentsio mekaniko handia jasan behar duten ehunak baitira[2].
Egitura
aldatuZelulen alde basalean aurkitzen dira. Bi plaka proteiko dituzte, plektinaz osatuta daudenak. Plaka hauei zitosolaren aldera keratinazko firu ertainak lotzen zaikio eta zelularen kanpo alderantz transmintzezko proteinak luzatzen dira matrizeko xafla basalari atxikitzen zaizkienak. Proteina hauek integrinak dira[3].
- Plektina 1a: 500kDa-eko pisu molekularra eta 4.000 aminoazido inguru ditu. Plaka bat osatzen du eta bertara firu ertainak eta integrinak lotzen dira[2].
- α6β4 Integrina: Bi azpiunitate ditu, α6, kanpoko matrizeari lotzen zaiona eta β4 fibronektinari eta kaltzioari lotzen zaiona[2].
- Laminina-332: Zelula kanpoko matrizean kokaturik daude eta integrinekin eratzen dituzte loturak[2].
Funtzioa
aldatuEpitelio ehunak zelula geruzaz osaturik daude eta organoak eta gorputzeko hodi eta zuloen hormak estaltzen dituzte. Ehunak izanik zelulak elkar lotuta egon behar dira, bai eta matrize bati ainguratuta ere[1]. Oso ugariak dira ahoko mukosan, baginako mukosan, kornean, larruazalean eta hestegorrian[4].
Hainbat zelula askeren ibilbideak markatzen dituzte, keranozitoenak edota kartzinoma zelulenak, esate baterako[3].
Gaixotasunak
aldatuLarruazalaren homeostasirako ezinbestekoak dira. Hauen gabeziak jatorri genetikoa duen Epidermolysis bullosa gaixotasuna sortarazten du. Larruazaleko zelula geruzen artean babak agertzen dira eta larruazala hauskorra bihurtzen da[2].
Historia
aldatuL. Andrew Staehelin izan zen 1974. urtean hemidesmosomak deskribatu zituena[5]. α6β4 integrina 1980. hamarkadan aurkitu zen[3].
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b (Gaztelaniaz) Alejandra. «Hemidesmosomas: tornillos moleculares que sujetan nuestra piel» www.sebbm.es (Noiz kontsultatua: 2020-02-10).
- ↑ a b c d e (Ingelesez) Walko, Gernot; Castañón, Maria J.; Wiche, Gerhard. (2015-05-01). «Molecular architecture and function of the hemidesmosome» Cell and Tissue Research 360 (2): 363–378. doi: . ISSN 1432-0878. PMID 25487405. PMC PMC4544487. (Noiz kontsultatua: 2020-02-10).
- ↑ a b c Wilhelmsen, Kevin; Litjens, Sandy H. M.; Sonnenberg, Arnoud. (2006). Multiple functions of the integrin alpha6beta4 in epidermal homeostasis and tumorigenesis. Molecular and Cellular Biology. 26 (8):, 2877–2886 or. ISBN 0270-7306..
- ↑ (Gaztelaniaz) Gelambi, Mariana. (2019-02-25). «Hemidesmosomas: descripción, estructura y funciones» Lifeder (Noiz kontsultatua: 2020-02-10).
- ↑ (Ingelesez) Hemler, Martin E.; Mihich, Enrico. (2012-12-06). Cell Adhesion Molecules: Cellular Recognition Mechanisms. Springer Science & Business Media ISBN 978-1-4615-2830-2. (Noiz kontsultatua: 2020-02-10).