Zeelanda Berriko Uharte Subantartikoak
Zeelanda Berriko Uharte Subantartikoak1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Campbell uhartearen ikuspegia. | |
Mota | Naturala |
Irizpideak | viix, x |
Erreferentzia | 877 |
Kokalekua | Zeelanda Berria |
Eskualdea2 | Asia / Ozeania |
Izen ematea | 1998 (XXII. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Zeelanda Berriko Uharte Subantartikoak, Zeelanda Berrian dagoen uhartedi hegoaldekoena da eta beste bost uhartedi txikiagoz osatua dago. 1998an UNESCOk Gizateriaren Ondarea izendatu zituen[1], denera 76.458 hektareatako hedadura du.
Itsas hegaztientzako eremu garrantzitsua izanik 2014 urtean erreserben babesa indartu egin zen[2].
Kokapena
aldatuZeelandia kontinentearen %93a itsaso azpian dago baina hainbat uharte baditu. Uharte handienek Zeelanda Berria osatzen dute eta kontinente honek hegoaldeko mugan kokatzen dira uharte subantartikoak, Antartikatik gertu hain zuzen ere. Uharte hauetan ez da inor bizi, Campbell uhartean dagoen meteorologia postuko zientzilariak izan ezik.
Uhartediak
aldatuBost uhartedik osatzen dute Zeelanda Berriko Uharte Subantartikoak multzoa:
Uhartedia | Deskribapena | Irudia |
---|---|---|
Antipoda uharteak | Azalera: 20,97 km² Puntu garaiena: Galloway (402 m) Uharte nagusia: Antipoda |
|
Auckland uharteak | Azalera: 625 km² Puntu garaiena: Dick (705 m) Uharte nagusia: Antipoda |
|
Bounty uharteak | Azalera: 1,30 km² Puntu garaiena: Funnel (73 m) Uharte nagusia: Depot |
|
Campbell uharteak | Azalera: 113,31 km² Puntu garaiena: Honey (569 m) Uharte nagusia: Campbell |
|
Snares uharteak (Tini Heke) |
Azalera: 3,50 km² Puntu garaiena: (130 m) Uharte nagusia: North East Island |
Fauna
aldatuItsasoko hegaztien fauna da uharte hauetako aipagarriena. 126 hegazti espezie zerrendatu dira, hauetako bostek hemen bakarrik kumatzen dute[1]. Pinguinoen populazioak ere oso handiak dira.
Inguruko uharteak
aldatu1959ko abenduaren 1ean Itun Antartikoa sinatu zen, Antartikaren estatusa finkatzen duena. Zeelanda Berriak hainbat uharteren jabetza eskatzen du, uharte hauena hain zuzen ere[3]:
- Ross uhartea
- Balleny uharteak
- Roosevelt uhartea
- Scott uhartea
- Haggits zutabea
Mendebaldean Australiari dagokion Macquarie uhartea dago[4], honek ere antzerako ezaugarriak ditu.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b (Ingelesez) Centre, UNESCO World Heritage. «New Zealand Sub-Antarctic Islands» whc.unesco.org (Noiz kontsultatua: 2018-09-30).
- ↑ «New Zealand» 1 NEWS NOW (Noiz kontsultatua: 2018-09-30).
- ↑ «Disarmament Treaties Database: Antarctic Treaty» disarmament.un.org (Noiz kontsultatua: 2018-09-30).
- ↑ Txantiloi:En-au «Australian Antarctic Division — Australia in Antarctica» www.antarctica.gov.au (Noiz kontsultatua: 2018-09-30).
Kanpo estekak
aldatu