Zaparrada euri jasa bortitz bat da,[1] zein denbora laburrean gertatzen baita eta uholdeak eragin baititzake.

Zaparrada hiri ingurunean.

Ezaugarriak aldatu

Zaparrada prezipitazio mota gogor bat da, gutxi irauten duena eta konbekzio hodeietatik oso zuzen erortzen dena. Tantak izaten dira, eta kazkabarra edo harria baldin bada, orduan zatiki gotorrak, oso handiak, euriarenak baino aski handiagoak. Askotan hodeiaren goiko aldean eratzen da kazkabarra, baina ez da beti lurrera iristen, zeren, oro har, lurrera iritsi baino lehen urtzen baita.

Zaparradaren ezaugarria bat-batean hastea eta bat-batean bukatzea da, eta gorabehera handiak izaten ditu intentsitateari dagokionez; horrekin loturik, zeruak ilun ageri dira, kumuluninbo erako hodeiez estalirik, zeru garbiko tarte laburrekin. Ekaitz moduko euria izaten da beti, konbekziozko haize lasterrek eragina, leku jakin batzuk asko berotu direlako edo fronte sistema aktiboak igaro direlako (ekaitz fronteak).

Erreferentziak aldatu

  1. Zaparrada Euskaltzaindiaren hiztegian (kontsulta: 2021-1-31)

Kanpo estekak aldatu