Zanzibarko iraultza 1964an gertatu zen eta elite arabiarraren 200 urteko dominazioaren amaiera suposatu zuen. Jamshid ben Abdullah sultana kendua izan zen eta haren tokia populazioaren multzorik txiroenak hartu zuen, hizkuntzaren aldetik Bantutik gertu zegoena. Gertakari honen ondorioz, Tanzania sortu zen, Tanganyikaren eta Zanzibarren arteko elkarketatik.

Zanzibarko iraultza
Zanzibarko mapa, bi uharte nagusiekin, Unguja eta Pemba
Data1964ko urtarrilaren 12a
LekuaZanzibar
Koordenatuak6°09′36″S 39°11′26″E / 6.16°S 39.1906°E / -6.16; 39.1906
EmaitzaIraultzaileen garaipen: sultanaren ihesa eta Herri Errepublikaren aldarrikapena
Gudulariak
Afrikar iraultzaileak Zanzibarko sultanerria
Buruzagiak
John Okello Jamshid ben Abdullah
Indarra
600-800 paramilitar eta matxinatu [1],[2] Zanzibarko polizia
Galerak
- Gutxienez 80 hildako eta 200 zauritu iraultzan zehar, gehienak arabiarrak.[3]
20.000 arabiar eta asiar zibil hildako ondorengo gertakarietan.[4]

Zanzibar etnia askotako uhartedia da, Tanganyikako ekialdeko kostaldean zegoena. Nahiz eta Erresuma Batuak independentzia 1963an eman, herrialdea arabiar gutxiengo baten esku egoten jarraitzen zuen. Arabiarren dominazio hori aspaldikoa zen, Maskate eta Oman sultanerrien garaitik zetorrena. [5]. Hauteskundeak bozen %54arekin irabazi arren parlamentuan pareko ordezkaritza ez izateagatik frustraturik, Afroshirazi alderdiak (ASP), muinean afrikarra zena, Umma ezkerreko alderdiarekin bat egin zuen.

1964ko urtarrilaren 12ko goizean, John Okellok, ASP alderdiko kideak, iraultzaren aldeko 600 eta 800 partisano mobilizatu zituen Unguja uharte nagusian. Poliziaren indarren gainetik pasa ondoren eta haien armak hartu ondoren, matxinatuok Zanzibar Cityra joan ziren eta sultana eta haren gobernu arabiarra boteretik kendu zuten. Errepresalia gogorrak gertatu ziren zibil arabiar eta asiarren aurka. Azken hauek, Persia eta India aldekoak ziren gehien bat. Hildakoen kopurua zalantza jartzen da baina estimazioek 20.000 inguru izan zirela diote. Afro-shirazi alderdiko burua, Abeid Karume, Zanzibarko gobernu iraultzailearen presidente bilakatu zen eta joera marxista-leninistako junta bat sortu zuen.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Parsons, Timothy. (2003). The 1964 Army Mutinies and the Making of Modern East Africa. Greenwood Publishing Group ISBN 0325070687..
  2. (Ingelesez) Speller, Ian. (2007). «An African Cuba? Britain and the Zanzibar Revolution, 1964.» Journal of Imperial and Commonwealth History 352.
  3. Robert Conley, « Regime Banishes Sultan », New York Times,‎ 1964-1-14, 4. or. (online irakurri fitxategi)
  4. (Ingelesez) Plekhanov, Sergey. (2004). A Reformer on the Throne: Sultan Qaboos Bin Said Al Said. Trident Press Ltd. ISBN 1900724707..
  5. (Ingelesez) Okoth, Assa. (2006). A History of Africa: African nationalism and the de-colonisation process. Nairobi: East African Educational éditeurs Ltd. ISBN 9966-25-358-0..

Kanpo estekak aldatu