Zaloa Fuertes

Argazkilaria

Zaloa Fuertes Urrutxi (Mexiko, 1983ko otsailaren 12a) argazkilaria da.

Zaloa Fuertes
Zaloa Fuertes argazkilaria.jpg
Bizitza
Jaiotza 1983ko otsailaren 12a (37 urte)
Herrialdea  Mexiko
Jarduerak
Jarduerak argazkilaria

BiografiaAldatu

Zaloa Fuertes Mexikon jaio eta hazi bazen ere, bere sustraien bila Durangaldeko Abadiñora aldatu zuen bizitokia 2009an. Mexikotik Euskal Herrira etorri eta, 10 urteko lan fotoperiodistikoa maletan sartuta, hutsetik hastea erabakita, lan pertsonalagoan murgildu zen.

Harrezkero hainbat argazki erakusketa egin ditu bai jaioterrian baita Euskal Herrian ere. Zenbait euskal idazleren liburuetarako argazkiak ere egin ditu.

Lehen urratsakAldatu

Komunikazio zientzietan lizentziatu zen ITESMko Querétaro Kanpusean. Argazkigintza masterra egin zuen Escuela Activa de Fotografían (Querétaro, Mexiko) eta New York Institute of Photographyn (NY, AEB). Argazkigintzako hainbat tailerretan parte hartu du, besteak beste, Oscar Molina, Ricky Davila, Eduardo Momeñe, Iñaki Domingo, Vicente Paredes, Juan Valbuenarekin eta Antoine d'Agatarekin. Bere proiektuak, inguru geografiko diferenteetan, bere burua bilatzearekin lotuta daude.[1]

ErakusketakAldatu

  • Más allá de las ilusiones (Mexiko, 2003).
  • 06:04 (Mexiko, 2004).
  • Ram Memoria (Euskal Herria, 2012).[2][3]
  • Azala (Begira Photo, 2013).[4]
  • Egun bat argazki bat (Durango, 2013).[5]
  • Begira Photo 2014, koordinazio lana. [6]
  • Bera (Durango, 2015).[7]
  • La NUU Argazki Festibala, Rubi (katalunia, 2015).[8]
  • Nightmares, Monterreyko (Mexiko) Unibertsitate Teknologikoan (2019).[9]

BestelakoakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. Nire bizitzako egun bat | Begira Photo Festival. . Noiz kontsultatua: 2020-03-06.
  2. (Gaztelaniaz) «Despedida a las imágenes de Zaloa Fuertes en Aroztegi» El Diario Vasco 2012-10-06 . Noiz kontsultatua: 2020-03-06.
  3. Fuertes, Zaloa; Aroztegi Aretoa (Bergara); Bergara; Udala. (2012). RAM memoria: argazki erakusketa, irailaren 21etik, urriaren 7ra = exposición de fotografía, del 21 de septiembre al 7 de octubre : Bergara 2012, Aroztegi Aretoa. K3 Inprimategia : Bergarako Udala PMC 920309064 . Noiz kontsultatua: 2020-03-06.
  4. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ekainean-abiatuko-da-begira-photo-festival Begira photo festival. . Noiz kontsultatua: 2020.03.06.
  5. Zaloa Fuertes. Durangon. . Noiz kontsultatua: 2020.03.06.
  6. Zaloa Fuertes. Begira Photoko koordinatzailea. . Noiz kontsultatua: 2020.03.11.
  7. Zaloa Fuertes. Durangon. . Noiz kontsultatua: 2020.03.06.
  8. (Gaztelaniaz) La Nuu en Facebook Watch. . Noiz kontsultatua: 2020-03-10.
  9. «La universidad mexicana Tecnológico Monterrey llama a la abadiñarra Zaloa Fuertes para una exposición» Mugalari Kultura 2019-03-09 . Noiz kontsultatua: 2020-03-06.
  10. Beltza naiz dokumentala. Zaloa Fuertes. . Noiz kontsultatua: 2020.03.11.
  11. «"Fermin Muguruzagaz lan egitea luxua da, asko ikasten delako" - Abadiño» Anboto.org . Noiz kontsultatua: 2020-03-10.
  12. Amek ez dute. Katixa Agirre. Zaloa Fuertes argazkia. . Noiz kontsultatua: 20.03.06.
  13. D´Capricho. Zaloa Fuertes argazkia. . Noiz kontsultatua: 2020-03.06.
  14. Kirmen Uribe. Zaloa Fuertes argazkia. . Noiz kontsultatua: 2020.03.06.

Kanpo estekakAldatu