Querétaro
- Artikulu hau Mexikoko estatuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Arteaga (argipena)».
Querétaro Mexikoko 31 estatu federaletako bat da, herrialdearen erdialdean dagoena. Ipar-ekialdean San Luis Potosírekin du muga, ekialdean Hidalgo eta Michoacánekin eta mendebaldean Guanajuatorekin. 11.684 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 1.827.937 biztanle zituen 2010ean.[1] Hiriburua Santiago de Querétaro da.
Querétaro | |
---|---|
![]() | |
Administrazioa | |
Herrialdea | ![]() |
Hiriburua | Santiago de Querétaro |
Gobernadorea | Francisco Domínguez Servién PAN |
Laburdura | Qro. |
Diputatuak | 8 |
Geografia | |
Koordenatuak | 20°35′28″N 100°23′28″W / 20.591°N 100.391°W |
![]() | |
Azalera | 11.684 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 1.827.937 biztanle (2010[1]) |
Dentsitatea | 156.45 bizt/km² |
http://www.queretaro.gob.mx/ |
Geografia aldatu
Lurraldea menditsua da iparraldean, eta sail emankorrak daude hegoaldean.
Historia aldatu
Otomi indiarrak bizi ziren hasieran Querétaron, baina espainiarrek kolonizatu zuten 1550etik aurerra. 1823an bihurtu zen estatu; ordura arte Guanajuatoko lurraldea izan zen. XIX. mendean, euskal jatorriko Jose Maria Arteaga mexikarra izan zen bertako gobernadorea. Haren omenez eman zioten Arteaga abizena Querétaro estatuari.
Ondasun nabarmenak aldatu
Erreferentziak aldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017/11/17 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ a b Macmillan, Palgrave, The Statesman's Yearbook 2017: The Politics, Cultures and Economies of the World, 823. orrialdea, Macmillan Publishers, books.google.es