Zallako frutagintza estazioa

Nekazaritza esperientzia eta saiakuntza zentroa

Zallako frutagintza estazioa Eusko Jaurlaritzaren mende dagoen erakundea da baina, historikoki, Bizkaiko Foru Aldundiak sortu zuen, 1903an, Zallaren Mimetiz auzoan. Gaur egun lantegi horretan sagarrondoen eta madariondoen bildumak jaso dira, ikertzeko eta barietateak babesteko. Zuhaitz horiekin batera beste landareekin esperimentatzen dute: kiwiondoak, mahastiak... Estazio barruan Upategi esperimental ekimena jarri da martxan baita ere.[1]

Zallako frutagintza estazioa
Zallaren ingurua.
Kokapena
Koordenatuak43°12′21″N 3°08′40″W / 43.20597°N 3.14431°W / 43.20597; -3.14431
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1903

Historia

aldatu

1903an Bizkaiko Foru Aldundia Zallan lur batzuk erosi zituen nekazariei informazio praktikoa eskaintzeko eta, bestetik, hainbat nekazaritza esperientzia eta saiakuntza burutzeko. 1968an proiektua handitu zen, 6 hektarea hartuz.

2005ean EM-p patroia jarraituz, sagarrondoak hezteko 53 multzo antolatu zituzten. Helburua, mahai-sagarra sortzea zen baina ez edozein motatakoak: bereziki garrantzitsutzat jotzen zen bertako barietateak gordetzea, kanpoloekin batera. Barietate bakoitzatik bi sagarrondo daude.

Gaur egun estazioaren funtzio nagusia azpisektoreko elkarte eta erakunde desberdinei (hala nola, frutagintzako elkartea (Bialka), txakolin egileen elkartea (Bialtxa), sagardo natural egileen elkartea (Bizkaiko Sagardogileak) eta Bizkaiko Txakolina eta Euskal Sagardoa jatorri deiturak) teknologikoki lagundu eta aholkatzean datza.[2]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu