Zaldun irribarretsua (ingelesez: The Laughing Cavalier) Frans Hals margolari nederlandarrak 1624an Londresko Wallace Bilduman gordetzen den erretratua da, "Barrokoko pinturarik distiratsuenetako bat" bezala deskribatu izan da.[1]

Zaldun irribarretsua
Jatorria
Sortzailea(k)Frans Hals
Sorrera-urtea1624
IzenburuaThe Laughing Cavalier
MugimenduaBarrokoa
Ekoizpen lekuaHaarlem
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak83 (altuera) × 67,3 (zabalera) cm
Genero artistikoaerretratua
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Iconclass61B(+53), 41D221(HAT), 61B:31D14, 31A231, 31A2421 eta 61B:31A2212(+1)
Kokapena
LekuaWallace Bilduma
BildumaWallace Bilduma
InbentarioaP84
JabeaJan Gildemeester (en) Itzuli, James Pourtales-Gorgier (en) Itzuli, Josephus Augustinus Brentano (en) Itzuli eta Julie Amelie Charlotte Castelnau (en) Itzuli
Argumentu nagusiaTieleman Roosterman (en) Itzuli

Deskribapena aldatu

Koadroaren protagonista ezezaguna da. Izan ere, ez du barre egiten, baina esan daiteke irribarre enigmatikoa duela, hau biboteak areagotua. Dimentsioak hauek dira: 83 × 67.3 zm. Olio mihise gaineko teknikarekin egina dago. Erretratuaren elementu ugari aberastasuna adierazten dute, bereziki arroparen apaingarriek.[2]

Historia aldatu

Pinturaren jatorria Hagan 1770ean egindako salmenta batetik dator. Margolana James-Alexandre de Pourtalès franko-suitzar bildumagileak erosi zuen, 1822an. Ondoren, Richard Seymour-Conwayk erosi zuen margolana bilduma horren enkantean, Parisen, 1865ean; enkante horretan James de Rothschild baroiari sei aldiz baino gehiagotan gainditu zion salmenten estimazioa. Hertforden etxean izan zen, Parisen, 1871n, eta lana "Gizon baten erretratua" gisa aurkeztu zuten. Gero Londresera eraman zuten. Izenburua Viktoriar Aroaren publiko eta prentsaren asmakuntza bat da, Bethnal Green Museum-aren urteko irekieran, 1872-1875ean, Ingalaterrara pintura iritsi ondoren, egin zuen erakusketatik sortua. Ondoren, behin eta berriz erreproduzitu zen eta Britainia Handiko antzinako margolan maisu ezagunenetako bat bihurtu zen.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

  • (Ingelesez)[1] Margolanaren fitxa Wallace Bildumaren webgunean.