Zabalgune linea (Iruñeko bidegorria)
Artikulu hau etorkizunean gerta litekeen gertakari bati buruzkoa da. Litekeena da orri honetako informazioa edozein unetan aldatzea, beraz. |
Zabalgune linea izango da Iruñeko Bigarren Zabalgunea eraikiko den bidegorria.
Kokapena | |
---|---|
Hasiera | Zezen plaza/Vianako printzea plaza |
Amaiera | Hego konexioa (Espainiako irrati-telebistan)/Soto linea (Zangoza eta Gayarre kaleburuan) |
Deskribapena | |
Linea | Zabalgune linea |
Mota | Bidegorria |
Ezaugarri teknikoak | |
Luzera | 2919 |
Ustiapena | |
Alokairua | Zezen plaza |
Webgunea | http://www.c-cycles.es www.c-cycles.es |
Ezaugarri orokorrak
aldatuBizikleta bide honek bi adar independente izango ditu.
- Lehenengo adarra, Iruñeko Zezen Plazan hasi eta Erriberri kalean zehar igaro ondoren, hego linean bukatuko da, Espainiako Irrati-Telebistan.
- Bigarren adarra aldiz, Vianako Printzearen Plazan hasi eta Zangoza kalean jarraiki, Gayarre eta Zangotza kalea bat egiten duten kaleburuan bukatuko du bere ibilbidea.
Proiektua
aldatuBidegorri linea hau ez dago guztiz bukatua. Iruñeko Udalak aurkeztu duen proiektuaren araberakoa dira datu hauek. Proiektu hau, Iruñeko Ziklabilitate Plana, Zabalgune linea ez ezik beste batzuk hartzen ditu bere baitan.
Hauek dira linea guztiak:
Ibilgu orokorrak:
Barne-lineak:
- Donibane linea
- Txantrea linea
- Mendillorri linea
- Soto linea
- Zabalgune linea
- Arrosadia linea
- Iturrama linea
- Unibertsitate linea
- Yamaguchi-Ospitaleak linea
- Mendebaldea-Etxabakoitz linea
- Sanduzelai-Landaben linea
- Buztintxuri linea
- Errotxapea linea
- Bus-Txirrindu linea
Espero da proiektua 2013. urtean bukatzea.