Donibane linea (Iruñeko bidegorria)


Donibane linea izango da Iruñeko Pio XII. etorbidea eta Armadaren etorbidea bat egiten duten puntutik Ermitagaña auzorainoko ibilbidea egiten duen bidegorria.

Kokapena
HasieraIruñeko Gotorlekua
AmaieraErmitagaña auzoa
Deskribapena
LineaDonibane linea
MotaBidegorria
Ezaugarri teknikoak
Luzera2653
Ustiapena
AlokairuaIruñeko Gotorlekua
Webguneahttp://www.c-cycles.es www.c-cycles.es

Ezaugarri orokorrak aldatu

Bizikleta bide hau Baionako etorbidean zehar ibiliko da Belateko Monasterioa kalearekin topo egin arte. Gero, Olibako Monasterioa kalea jarraituz, Nafarroako etorbidean Sanduzelai linearekin egingo du topo eta, hortik aurrera, azken etorbide hau jarraituko du Arcadio Mª Larraona kalean bukatu arte.

Beste aldetik, bidegorri hau ez da jarraia izango, etenak izango ditu eta. Honek esan nahi du ibilbidearen zatiren batean kalea edo errepidea konpartitu beharko dituela oinezko edo autoekin.

Proiektua aldatu

Bidegorri linea hau ez dago guztiz bukatua. Iruñeko Udalak aurkeztu duen proiektuaren araberakoa dira datu hauek. Proiektu hau, Iruñeko Ziklabilitate Plana, Donibaneko linea ez ezik beste batzuk hartzen ditu bere baitan.

Hauek dira linea guztiak:

Ibilgu orokorrak:

Barne-lineak:

Espero da proiektua 2013. urtean bukatzea.

Kanpo estekak aldatu