Zabalgarbi

Bilboko errauskailua

Zabalgarbi Bilbon (Bizkaia) dagoen erraustegia da. Udalerriko hego mendebaldean dago kokaturik, Alonsotegiko mugatik gertu. Bizkaia ia osoko hiri-hondakinak errausten ditu, gas naturalarekin batera, elektrizitatea sortzeko. 2014ean, Bizkaiko etxeen %30-ak kontsumitutako hein sortu zuen Zabalgarbik, 475,5 milioi kWh[1].

Zabalgarbi
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBilbo
Koordenatuak43°15′02″N 2°58′08″W / 43.250625°N 2.968802°W / 43.250625; -2.968802
Map

Urte horretan, 223.344 tona hiri-hondakin erre zituen [2], horietatik, hiri-hondakinen %85 birziklagarria zen, eta %1,5a, arriskutsua[3]. Bestalde, Euskal Herriko karbono dioxido gehien isurtzen zuen bosgarren enpresa izan zen Zabalgarbi, urte horretan 235.000 tona isurita[4].

Gaur egun, Euskal Herrian martxan dagoen erraustegi bakarra da.

Errausketa prozesua aldatu

Zabalgarbi, ziklo konbinatuko erraustegia da. Alde batetik, hondakinak errausteko lerroan, labe galdaran 30 tona hondakin erretzen dira orduko, bertatik hondakinen gasak 310 °C-ko tenperaturan eta 100 bar-etako presioan irteten delarik. Hondakinetatik etorritako gas horiek gas naturala erretzearen ondorioz sortutako gasekin batera berotzen dira berreskuratze galdara batean, 540ªC-raino, presioa berdin mantenduz. Ostean, 56 MW-tako sorgailuarekin elektrizitatea sortzen da. Beste aldetik, gas naturalaren erreketako gasek berreskuratze galdarara sartu aurretik, 43 MW-ko gas turbina mugiarazten dute[5].

Hortaz, Zabalgarbin sortzen den energia elektrikoaren potentzia gordina 99,5 MW-koa da, eta potentzia garbia (erraustegiak kontsumitzen duena kenduta), 94 MW-koa.

Hiri-hondakinen erreketa prozesu honek ere hainbat hondakin sortzen ditu. 2014ko fitxa teknikoaren arabera[2], erretzen diren hiri-hondakinen laurdena ez da gas bihurtzen eta hondakin solido gisa geratzen da labean hiru forma desberdinetan: zepak (erretzen diren hiri-hondakinen pisuaren %20,13), txatarra (%1,71) eta errautsak (%3,64). Hauek toxikoak izaten dira eta zabortegi berezietara eraman behar izaten dira. Besteak beste, Zabalgarbiko hondakinak Zalla[6] zabortegira eraman izan dira.

Kudeaketa aldatu

Zabalgarbi S.A. enpresa da erraustegiaren jabe eta kudeatzailea. Enpresa horretan erakunde publiko eta pribatuetako bazkideak daude. Akzioen %65 enpresa pribatuen esku dago: Sener (%30), FCC (%30) eta Kutxabank (%5). Gainotzeko %35-a, erakunde publikoen esku: Bizkaiko Foru Aldundia (%20), Energiaren Euskal Erakundea (%10) eta Ezkerraldeko Udalerrien Mankomunitatea (%5)[7]. Gaur egun, 72 langilek egiten dute lan Zabalgarbin[8].

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu