Zabaleta dorretxea

Lesakako (Nafarroa) dorretxea

Zabaleta dorretxea edo Kaxerna dorretxea Nafarroako Bortziriak eskualdeko Lesaka udalerrian dagoen dorretxe bat da. Hain zuzen ere, herrigunean kokatzen den Arretxea karrikan dago, Lesakako udaletxearen atzealdean eta Onin errekaren alboan.

Zabaleta dorretxea
Kaxerna dorretxea
Kultura ondasuna
Zabaleta dorretxea, hego-ekialdetik —Onin errekaren bestaldetik— ikusia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaLesaka
Koordenatuak43°14′47″N 1°42′12″W / 43.2465°N 1.7033°W / 43.2465; -1.7033
Map
Historia eta erabilera
IrekieraXV. mendea
Arkitektura
Ondarea
BICRI-51-0007320

Historia aldatu

XV. mendean eraiki da, 1444an Joanes II.a Nafarroakoak dorretxeko jauna zen Otxoa López Zabaletakoari Lesaka udalerria gipuzkoarrengandik defendatzeagatik haiek erretako bere dorretxea berreraikitzeko diru laguntza eman zion.[1]

Bestalde, jada XIX. mendearen hasieran eta Napoleondar Gerretan dorretxeak Wellington britainiar duke ospetsuaren gudarosteei ostatu eman zien.[1]

Gaur egun, jabetza pribatuko eraikina izanik, etxebizitza partikular modura erabilia da.[2] 2009an eraberritze lanak izan zituen.[1]

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu