Zabala (Muxika)

Muxikako auzoa
Artikulu hau Muxikako auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Zabala (argipena)».

Zabala (artikulu gisako -a duelarik, EODAren arabera[1]) edo Zabale (ofizialki Muxikako udalarentzat, eta bertakoen ahoskatze hedatua[2]), Muxika herriko auzoa da. Oka haranaren mendebaldeko aldeko lautada batean dago, iparraldera du San Roman auzoa eta Besangiz erreka, hegoaldetik Pardillerreka erreka, mendebaldera Txakala auzoa eta ekialdera BI-635 errepidea eta Astelarra auzoa[3].

Zabala
auzoa
Administrazioa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
Bizkaiko eskualdeaBusturialdea
UdalerriaMuxika
Geografia
Koordenatuak43°16′42″N 2°41′15″W / 43.27825052°N 2.6874463°W / 43.27825052; -2.6874463
Map
Demografia

Auzoko baserri izenen artean daude: Aurrekoetxe, Ormaetxe, Luberri, Zabalbeaskoetxea, Zabalazarra, Elgezabal, Galtzarre eta Urgain[3].

Auzo honetan jaioak dira Jon Lopategi eta Onintza Enbeita bertsolariak.

Erreferentziak aldatu

  1. «Zabala - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-07).
  2. Enbeita, Onintza; Fernandez, Luistxo. «Hiru elizate Muxikakoak» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2021-12-07).
  3. a b Eusko Jaurlaritza, Geoeuskadi. (2016-10). MUXIKAko toponimoen mapa eta kale izendegia. GeoEuskadi / Muxikako udala / Eusko Jaurlaritza / Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2021-12-07).

Kanpo estekak aldatu