Yutaka Enatsu

Japoniako beisbol jokalari ohia

Yutaka Enatsu (japonieraz: 江夏 豊 Enatsu Yutaka?) (Nara (prefektura), 1948ko maiatzaren 15a), beisbol jokalari ohi japoniarra da[1]. Pitcher postuan jokatzen zuen eta 1968an 401 strikeout egin zituen, oraindik ere munduan gainditu gabeko errekorra da[2].

Yutaka Enatsu

Bizitza
JaiotzaAmagasaki1948ko maiatzaren 15a (76 urte)
Herrialdea Japonia
Hezkuntza
HeziketaQ11440179 Itzuli
Hizkuntzakjaponiera
Irakaslea(k)Katsuya Nomura
Jarduerak
Jarduerakbeisbol jokalaria, aktorea, Tarentoa, professional baseball player (en) Itzuli, baseball commentator (en) Itzuli eta Baseball Critics (en) Itzuli
Posizio edo espezialitateaPitchinga
Pisua90 kilogramo
Altuera179 zentimetro

Twitter: enatsu_28 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea

aldatu

1967an egin zuen debuta Hanshin Tigers taldean[1]. 1971eko All-Star games txapelketan bederatzi strikeout lortu zituen jarraian[3]. 1976an Nankai Hawks taldera pasa zen eta 1978an Hiroshima Toyo Carp taldera. 1979an Erdialdeko Liga irabazi zuen eta Erdiko Ligako MVP (jokalari onena) izendatu zuten. 1981ean Nippon-Ham Fighters taldeak fitxatu zuen eta Pazifikoko Liga irabazi eta MVP izan zen. Seibu Lions taldean erretiratu zen 1984an.

1985ean Estatu Batuetako Milwaukee Brewers taldearekin entrenatu zuen, 36 urterekin Estatu Batuetako Ligan jokatu nahian, baina ez zuen lortu.

Egungo kulturan

aldatu

Yōko Ogawaren The Housekeeper and the Professor (Hakase no ai shita sūshiki, 博士の愛した数式, 2003) eleberrian garrantzi handia duen pertsonaia da[4].

Erreferentziak

aldatu
  1. a b (Ingelesez) «Yutaka Enatsu Japanese Leagues Statistics» Baseball-Reference.com (Noiz kontsultatua: 2024-07-15).
  2. (Ingelesez) «Yutaka Enatsu» Hanshin Tigers English News (Noiz kontsultatua: 2024-07-15).
  3. (Japonieraz) «梨田監督、球宴でダルに9連続K狙わせる - 野球ニュース» nikkansports.com (Noiz kontsultatua: 2024-07-15).
  4. (Ingelesez) «The Housekeeper and the Professor by Yoko Ogawa, PopMatters» www.popmatters.com 2009-04-26 (Noiz kontsultatua: 2024-07-15).

Kanpo estekak

aldatu