Yunus Emre (Turkia, XIII. mendearen erdialdean - Turkia, 1321) turkiar olerkari eta mistikoa izan zen.

Yunus Emre
Statue of Yunus Emre, Eskişehir 05 (cropped).jpg
Bizitza
JaiotzaAsia Minor (en) Itzuli, 1240 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Otomandar Inperioa
HeriotzaAnatolia, 1321 (egutegi gregorianoa) (80/81 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakturkiera
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea, mistikoa eta politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

Musicbrainz: 48d12923-c94c-42d1-90a6-50860fac06b7 Discogs: 1001102 Edit the value on Wikidata

BiografiaAldatu

Elezahar ugari sortu dira Yunusen bizitzaz, baina sufismoan eta filosofia mistikoan aditua zela esan daiteke ziur. 40 urtez haren irakasle Tapduk Emreren pausoak jarraitu zituen.

XIII. mendeko filosofo mistikoen jarraitzailea izan zen, Rumikena bereziki; dena dela, Rumik baino ospe handiagoa izan zuen herritarren artean eta hil ondoren santu gisa gurtu zuten. Jainkozko maitasunari eta gizonen patuari buruzko olerkiak idatzi zituen, oso sentikorrak eta ulerterrazak. Eragin handia izan zuen turkiar mistikoengan eta 1910etik aurrerako Turkiako olerkigintzaren pizkundeko olerkarien iturburua izan zen.

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu