Yattah (Hebron)
Yattah (arabieraz: يطّا; hebreeraz: יטה) Zisjordaniako hiria da. Bertan 45.000 biztanletik gora aurki daitezke. 1993ko Osloko Hitzarmenaz geroztik Palestinaren menpe dagoen hiria da.
Yattah | |
---|---|
hiria | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Palestina |
Gobernazioa | Hebron |
Alkatea | Khalil Younis |
Geografia | |
Koordenatuak | 31°26′52″N 35°05′24″E / 31.4478°N 35.09°E |
Azalera | 133 km² |
Altuera | 758 m |
Demografia | |
Biztanleria | 167.424 |
Dentsitatea | 1.259 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Ordu eremua | UTC+02:00 eta UTC+03:00 |
yatta-munc.org |
Historia
aldatuAntzinaroa
aldatuYattah gailur zahar batean kokatuta dago, eta Biblian aipatzen den Juttah hiriaren kokapen berean dagoela uste da. 1931n, K. O. 2. mendeko hilerri judu bat aurkitu zen bertan. K. O. 4. mendean, Eusebio Zesareakoak Yattah "Beit Gubrin hiriaren hegoaldean, hemezortzi miliatara zegoen eta juduz betetako herri handia" zela idatzi zuen. Herrian bizi diren hainbat palestinarrek Arabiako tribu juduen ondorengoak direla uste dute.
Otomandar garaia
aldatuYatta, Palestinako gainerako lurraldeekin batera, 1517an Otomandar Inperioko zati izatera pasa zen.
Britainiar mandatua
aldatu1922an Palestinan Britainiar Mandatuko agintariek egindako erroldaren arabera, Yattah-n 3.179 lagun bizi ziren, denak musulmanak. 1931n beste errolda bat egin zen eta 4.034 biztanle kontatu ziren, 767 etxetan, eta denak musulmanak. 1945eko datuen arabera, Yattah-ko biztanleria 5.260 lagunekoa zen, denak musulmanak.
Jordania
aldatu1948ko arabiar-israeldar gerraren ondorioz, eta 1949ko armistizioaren ondoren, Yattah Jordaniaren zati izatera pasa zen. 1961n Jordaniak egindako erroldaren arabera, urte hartan 6.326 biztanle zituen herriak.
1967 ondoren
aldatu1967ko arabiar-israeldar gerra amaitu zenetik, Yattah (eta Zisjordania osoa) Israelen menpe egon dira. 1995etik aurrera, Palestinar Aginte Nazionalak gobernatu izan du.
1967ko erroldaren arabera, 7.281 biztanle zituen herriak.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Palestinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |