Ireki menu nagusia

Yasmin Lee (Thailandia, 1983ko ekainaren 3an) aktore porno eta modelo transexual estatubatuarra da.

Yasmin Lee
Yasmin Lee 2009.jpg
Bizitza
Izen osoa Yasmin Kosal Sim
Jaiotza Thailandia1983ko ekainaren  3a (36 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Jarduerak
Jarduerak aktore pornoa eta modelo erotikoa
Pisua 63 kilogramo
Altuera 180 zentimetro
IMDb nm2112851
www.yasminleeblog.com

Yasmin Lee thailandiar, kanbodiar eta txinatar jatorrikoa da. Kanbodiako iheslarien familia batean jaio zen. Bere gurasoak Thailandiatik Filipinetara joan ziren bizitzera, Kaliforniako Orange Countyn kokatu baino lehen. 18 urte zituenean Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armadan sartu zen, baina berehala utzi zuen armada bere sexualitateagatik jasandako jazarpenagatik eta drag queen eta makillatzaile hasi zen. Hollywoodeko aktoreen eta bideoklipetako makillatzailea izan zen. Trantsizioa hasi zuenean, diskriminazio transfobikoaren beldur zela, makillatzaile lana utzi eta film pornografikoen platoetako laguntzaile bezala egin zuen lan. Ondoren, film pornografikoen casting-zuzendaria izan zen eta azkenik aktore porno hasi zen. Yasmin hainbat film pornotan agertu da eta AVN Sarietarako bi izendapen jaso ditu bere lan-ibilbidean.

Film pornografikoez gain, zenbait film ez-pornografikoetan aritu da aktore, 2011ko beldurrezko Red Ice filman, 2011ko The Hangover Part II komedian eta 2015eko Promoted filman, hain zuzen.