Yao (Afrikako etnia)

Afrikako talde etnikoa

Yao[1] edo WaYao Malawi aintziraren hegoaldeko muturrean oinarritutako talde etniko eta linguistiko nagusietako bat da, XIX. mendean ekialdeko Afrikako historian paper garrantzitsua bete zuena. Etnia horretako bi milioi pertsona inguru daude hiru herrialdetan banatuta: Malawi, Mozambike eta Tanzania. Yaoak musulmanak dira nagusiki, eta gehienak pobrezian bizi dira. Nortasun kultural sendoa dute, muga nazionalak gainditzen dituena.[2] Yaoek yaoera bezala ezagutzen den bantu hizkuntza bat hitz egiten dute. Bere lurralde tradizionala Ruvuma eta Lugenda ibaien artean dago, Mozambiketik iparraldera.

Talde etniko infotaulaYao

Motaetnia
Biztanleria (osoa)2.500.000
Erlijioasunismo
Honen parteBantu
Geografia
EstatuaMalawi, Mozambike eta Tanzania
Artikulu hau Afrikako etniari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Yao».

Historia

aldatu

Arabiarrak Afrikako ekialdeko kostaldera iritsi zirenean, yaoei erosten zieten, batez ere esklaboak eta bolia arropa eta armen truke. Merkataritza honetan parte hartu zutenez, yaoak eskualdeko herri aberats eta eraginkorrenetako bat bihurtu ziren. Monarkia boteretsuak sortu zituzten yao buruzagiek hasieran gaur egungo Mozambikeko Niassa probintziaren kontrola hartu zutenean, eta ondoren beren lurralde tradizionaletik Malaui eta Tanzaniako egungo lurraldeetara ere aldatu ziren.

XX. mendearen hasieran, Lehen Mundu Gerraren aurretik, islamera bihurtzea izan zen yaoei gertatutako aldaketaren emaitzarik handiena. Arabiarrekin zuten merkataritzagatik, yao buruzagiek, sultan tituludunek, arabiera irakurtzen eta idazten zekiten eskribak behar izan zituzten. Irakasle arabiarrek, herrixkak alfabetatu eta Korana eramatearekin batera, kultur aldaketa bat eragin zuten, kanpoko gauzetan erabilitako arropetan eta etxe karratuen erabileran islatu zena, biribilen ordez. Yaoek praktikatzen duten islamaren ezaugarri nagusia, ordea, sinismen tradizionalekiko sinkretismoa da.

Yao sultanek gogor egin zioten portugaldarren, britainiarren eta alemaniarren nagusitasun kolonialari, mehatxu "kristau" garrantzitsu gisa ikusten baitzen. Portugaldarrak esklaboen trafikoa geldiarazten saiatzen ziren eta karabana yao batzuk erasotzen zituzten kostaldetik gertu; esklaboak askatu eta garraiatzen zuten boliaz jabetzen ziren.

Erreferentziak

aldatu
  1. Malawi. Berria Estilo Liburua, berria.eus.
  2. J. Clyde Mitchell, The Yao Village: A Study in the Social Structure of a Malawian Tribe Manchester: Manchester University Press, 1956, 1966, 1971

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.