Yakovlev 42 Oiartzungo musika taldea da. Estiloaren ikuspuntutik punk musika taldea da. Izenak 2003an Espainiar estatuko militarrek izandako hegazkin istripuari egiten dio erreferentzia; ezbeharreanAfganistan eta Kirgizistanen lau hilabete eta erdiko misioaren ondoren, Espainiara itzultzean, 62 militar hil ziren.[1]

Yakovlev 42
Datuak
JatorriaOiartzun
Musika motaPunk
Rock gogorra
Urteak2016 - gaur egun

Historia aldatu

2016an hasi zuen taldeak ibilbidea eta urte horretako maiatzaren 14an eman zuten lehen kontzertua, Kaos Urbano eta The Bobby's taldeekin batera. Handik gutxira, beste 17 talderekin batera, Oreretako elkartasun doinuak lanean parte hartu zuten, preso politikoentzat dirua biltzeko ekimena.[1]

2024an Guardia Zibilak salatuta, bost kide eta kide ohi bat deklaratzera deitu zituzten, Donostiako Instrukzio Epaitegian, antza, abestien letrak «guztiz irangarri eta intoleranteak idazteagatik», «gure kontzertuetan zenbait jokabide erakusteagatik» eta «indarkeria etengabe goraipatzeagatik». Salaketa adierazpen askatasunaren aurkako ekimen gisa ikusi egin zen: «Beste behin ere, guztiok izan beharko genukeen adierazpen askatusunaren eta askatasun kulturalaren aurkako eraso baten lekuko izaten ari gara», salatu zuten Yakovlev 42ko musikariek.[2][1]

Diskografia aldatu

  • 2016: Streetpunk antifa. Lehen diskoa Ion Odio eta Endika Suturaren eskutik Oiartzungo Ijito-Baita estudioetan nahastu eta masterizatu zuten 2016ko apirilaren amaieran. Bost kantu zituen. Harrera ona izan zuen.
  • 2017: La pesadilla continua: Aurreko diskoaren ildo bera jarraitzen zuen, hamabi kantu berrirekin.
  • 2018: Secuestro express
  • 2019: Antolatu, borrokatu, egin!
  • 2020: Vuestro pecado[1]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu