Xylaria carpophila Xylariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du sukalderako balio. Okela gutxi du. Espezie bitxia da, pagazietan hazten delako.

Xylaria carpophila
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaSordariomycetes
OrdenaXylariales
FamiliaXylariaceae
GeneroaXylaria
Espeziea Xylaria carpophila
Fr., 1849

Sinonimoa: Sphaeria carpophila.

Deskribapena aldatu

Karpoforoa: 2-5 (10) cm-ko eta 0,5-1 mm-ko fruktifikazioak, irregularki konprimituak, filiformeak, tenteak, uhinduak, batzuetan behin adarkatuak. Egoera perfektuan arre-beltz kolorekoa, eta egoera akastunean (forma konidialean) mutur zurixkak. Oinarria belus fin-fin batekin.

Haragia: Estroma zuria.[2]

Etimologia: Xylaria terminoa grekotik dator, egurra, esan nahi duen "xylon" hitzetik.

Jangarritasuna aldatu

Ez du sukaldaritzarako balio.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Xylaria filiformis delakoarekin nahas daiteke, hau landare belarkara eta garoen zurtoin hiletan ateratzen da.

Oharra: Bai, Xylaria carpophila eta bai, Xylaria filiformis, oso zailak dira beren bizilekuan ikusteko, tamaina txikia dutelako eta ia erabat estalita egoten direlako.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udazkenean, pagoetatik eroritako pagazietan hazten da, sarritan erdi lurperatuta egoten dira hostoen azpian. Isolatuta edo faszikulatua atera daiteke.

Banaketa eremua aldatu

Karibe itsasoaren arroa, Brasil, Europa, Kamerun, Hegoafrika, Himalaiako eremua, Txina, Japonia.

Erreferentzia aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 820 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Calvo Pérez Javi. (2006). El mundo de las setas. Asociacion Micológica Fungipedia.
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..

Kanpo estekak aldatu