Ireki menu nagusia

Xavier Le Pichon (Qui Nhon, Vietnam, 1937ko ekainaren 18a) frantses geofisikaria da. Le Pichonek ikerketa eta behaketa ugari egin ditu, bai lurrazalaren barne-dinamikaz, baita itsas hondoei buruz ere. Horiei guztiei esker, funtsezko teoriak garatu ahal izan zituen geodinamikaren esparruan. Ordu arte, mantua, lurrazal ozeanikoa eta lurrazal kontinentala bakarrik bereizten ziren geodinamikaren alorrean. Zientzialari honek egindako lanen ostean, ordea, lehen aldiz erabili ziren litosfera eta astenosfera izenak, lurrazal kontinentalak eta mantuaren goiko aldeak osatzen zuten zatia izendatzeko lehena, eta mantuaren zati biguna adierazteko bigarrena.

Xavier Le Pichon
Bizitza
Jaiotza Qui Nhơn Itzuli1937ko ekainaren  18a (82 urte)
Herrialdea  Frantzia
Frantziar Indotxina
Hezkuntza
Heziketa University of Caen Normandy Itzuli
Lycée privé Sainte-Geneviève Itzuli
University of Strasbourg Itzuli 1966) doctorate Itzuli
Columbiako Unibertsitatea
Estrasburgoko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak geologoa, unibertsitateko irakaslea eta katedraduna
Enplegatzailea(k) Collège de France
Pierre eta Marie Curie Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza Frantziako Zientzien Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Academia Europaea Itzuli
French Catholic Academy Itzuli
www.cdf.u-3mrs.fr/~lepichon/

Le Pichonek frogatu zuenez, dortsalek (riftak) eta fosa ozeanikoek (subdukzio-eremuak) mugatzen zituzten elementu zurrunez osatua zegoen litosfera, eta subdukzio-eremu eta rift horietatik abiaturik sortzen omen da plaken mugimendua. Beraz, Le Pichonen ekarpenak funtsezkoak izan dira plaken tektonikari buruzko teoria lantzeko. 1986az geroztik, Collège de Franceko geodinamika-katedraduna da.

ErreferentziakAldatu