Extensible Messaging and Presence Protocol

protokolo askea erabiltzen duen bat-bateko mezularitza sistema da, XML estandarrean oinarritua
XMPP» orritik birbideratua)

Extensible Messaging and Presence Protocol (XMPP) (lehen Jabber[1]) protokolo askea erabiltzen duen bat-bateko mezularia da, XML estandarrean oinarritua eta XMPP Standards Foundationek kudeatua.

XMPP logo

Jabber sareak milaka zerbitzari erabiltzen ditu, Interneten bidez hitz egin ahal izateko. Normalean, milioika kidek erabiltzen dute sare hau.

Software librearen barruan oso onartuta dago programa hau, nahiz eta haren arrakasta ez izan Microsoften MSN Messenger, AOL Messenger edo Yahoo Messenger programena bezain handia. Azken bolada honetan, Google-ek sortutako Google Talk-en eraginez, programa hau erabiltzen duen jende kopurua handitu egin da.

WhatsApp sortzaileek XMPP protokolo librea erabili zuten euren aplikazioa sortzeko, aldatu eta euren beharretara egokitu zuten (eta egindako aldaketen ondorioz, WhatsApp ez da softwaren librea).[2]

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. Jabber Inc. - About Us
  2. (Ingelesez) Verma, Rajendra. (2019-09-30). «How WhatsApp works» Medium (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).

Kanpo estekakAldatu