Matrix (komunikazio protokoloa)

bat-bateko komunikazioa on-line egiteko protokoloa

Matrix bat-bateko mezularitzako protokolo irekia da. Komunikazio sistema hornitzaile batean kontua duten erabiltzaileek beste komunikazio sistema hornitzaile desberdin batean kontua duten erabiltzaileekin komunikatzeko aukera osoa izan dezaten diseinatuta dago. Matrix komunikazio sistema hornitzaile desberdinen arteko komunikazioa, txataren bidez, IP + ahotsa edota bideokonferentziaren bidez komunikatu ahal izateko diseinatuta dago. Hainbat komunikazio hornitzaile sistemen sare federatu libre bat izateko sortu zen; bat-bateko on-line komunikazioetarako software libreaz egindako sistema da.

 Matrix
Jatorria
Argitaratze-data2014
Ezaugarriak
Egile-eskubideakcopyrightduna
LizentziaApache Lizentzia 2.0.
Deskribapena
OinarrituaHTTP
WebRTC
Ekoizpena
GaratzaileaThe Matrix.org Foundation (en) Itzuli
Euskaraz
EuskarazBai

Webgune ofiziala: matrix.org
Twitter: matrixdotorg Mastodon: matrix@mastodon.matrix.org Youtube: UCVFkW-chclhuyYRbmmfwt6w Patreon: matrixdotorg GitHub: matrix-org Edit the value on Wikidata

Matrix protokoloekin komunikazio irekia, mezu irekiak onartzen duten taldeak, —sistema batzuetan gelak izenarekin ezagunak—, edo mezu zifratuak elkarri bidaltzeko taldeak edo gelak sor daitezke.

Garatzaileak aldatu

Erresuma Batuan sortutako irabazteko asmorik gabeko enpresa, Matrix.org izenarekin plazaratu zen 2014an.

Gelak aldatu

Matrix komunikazio protokoloarekin erabiltzaileek gelak sortzen dituzte. Gelak oso irekiak izan daitezke, mezu irekiak onartzen duten taldeak, —Matrix bezeroetan gelak izena erabiltzen da taldeak babestuta daudela adierazteko-edo—. Gela itxiagoeak mezu zifratuak elkarri bidaltzeko taldeak edo gelak ere sor daitezke.

Zubiak aldatu

Matrix eta beste bat-bateko mezularitzako bezero edo zerbitzuen artean, (IRC, , XMPP, Telegram eta abar), zubiak eraiki ahal dira. Hau da, talde bateko edota gela bateko partaideek mezuak jaso eta igorri ditzakete hainbat euskarritatik hainbat euskarritara, euskarri horiek elkarri lotuta erabilita. Matrixek zubi lan horiek egiteko balio du.

Bezeroak aldatu

Erabilienak (2021) aldatu

 
Element bezeroaren logoa. Telefonoetan erabiltzen da.
 
Revolt bezeroaren logoa. Ordenagailuetan erabiltzen da.

Element (lehenago Riot) da bezero nagusia tableta eta telefonoetan, baina badaude beste hainbat bezero-zerbitzari[1], bot, zubi, zerbitzari eta abar, Matrix protokoloari loturik.[2]

Android eta antzeko beste sistema eragileetan erraz eta doan instalatzen da.




Linux erabiltzaile askok Revolt izeneko bezeroa[3] erabiltzen dute.

Beste bezero batzuk aldatu

Beste bezero asko sortu dira: Nheko, Fractal, Element Web/Desktop, Element (Android), Element (iOS), Quaternion, Reborn, Fractal, Spectral, Seaglass, FluffyChat, Weechat-matrix, Miitrix, NeoChat, Ditto Chat, Gomuks, Kazv, Matrix-commander, Matrixcli, Mirage, Nio, SchildiChat (Android), SchildiChat Web/Desktop, Syphon...[4]

 
Matrix protokoloarekin sortutako gela baten pantaila-argazkia.









Ikus, gainera aldatu





Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Try Now Matrix.org» Matrix.org (Noiz kontsultatua: 2021-04-08).
  2. (Ingelesez) «Try Matrix Now!» Matrix.org (Noiz kontsultatua: 13 August 2017).
  3. (Ingelesez) «Revolt» Matrix.org (Noiz kontsultatua: 2021-04-08).
  4. (Ingelesez) «Clients Matrix» Matrix.org (Noiz kontsultatua: 2021-07-02).


Kanpo estekak aldatu

 
Librezale.eus: Komunikazio eta elkarlanerako tresnak.