Wu Ming (izen osoa: Wu Ming Fundazioa) italiar idazle talde baten goitizena da. Taldea 2000. urtean sortu zen Boloniako Luther Blissett Project komunitatetik abiatuta.

"Luther Blissett" ez bezala, "Wu Ming" izena idazle multzo zehatz bati dagokio. Taldea herrialde ugaritan argitaratu eta hizkuntza ezberdinetara itzuli diren eleberri ugariren egilea da. Haien hitzetan, beren liburuak Italiar Epika Berria bezala deskribaturiko literatur corpusaren parte dira.

Wu Ming izena hartu aurretik taldeak Q eleberria idatzi zuen 1999. urtean Luther Blissett goitizenpean.

Izenaren esanahia

aldatu

Txineraz wu ming hitzak "izen gabe" esan nahi du, baina lehenengo silabaren ahoskeraren arabera "bost izen" bezala ere itzuli daiteke. Esanahi bikoitz hori da kolektiboak izena hartzeko arrazoietako bat. Izan ere, batetik izenak disidenteak omentzen ditu ("Wu Ming" ohiko sinadura da demokrazia eta adierazpen askatasuna eskatzen dituzten txinatarren artean) eta, bestetik, arbuiatzen du ospetsuak egiteko makina, egilea izar bat bihurtzen duena. "Wu Ming", halaber, Dao De Jin-aren hirugarren otoitzaren erreferentzia da: «Zeru-lurren sorrera izenik gabekoa da», eta "ez dut ulertzen" esan nahi du kantoneraz.

Taldekideak

aldatu
 
Taldeak bost kide zituen garaian erabiltzen zuen erretratua

Wu Ming kolektiboko kideek erabiltzen dituzten izenak dira «Wu Ming 1», «Wu Ming 2», «Wu Ming 3», «Wu Ming 4» eta «Wu Ming 5». Nolanahi ere, haien egiazko izenak ere ezagunak dira:

  • Roberto Bui (Wu Ming 1)
  • Giovanni Cattabriga (Wu Ming 2)
  • Luca Di Meo (Wu Ming 3)
  • Federico Guglielmi (Wu Ming 4)
  • Riccardo Pedrini (Wu Ming 5)

2008ko irailaren 16an, kolektiboak jakinarazi zuen Luca di Meo taldetik atera zela aurreko urteko udaberrian. 2015eko udan, berriz, Riccardo Pedrinik utzi zuen taldea.

Wu Ming-eko bost kideek bira luzeak egin zituzten beren liburuak aurkezteko eta maiz agertu dira jendaurrean. Halere, uko egiten diote argazkietan edp bideoetan ateratzeari hedabideetan.

Taldeak zenbait eleberri eta ez fikzioko liburu batzuk argitaratu ditu paperean eta euskarri digitalean Creative Commons lizentziarekin; haren web orri ofizialean jaitsi daitezke. Liburuak hizkuntza askotara itzuli dira. Euskaraz Q eleberria argitaratu da.

Eleberri kolektiboak

aldatu

Q saila

aldatu

Saila bi liburu hauek osatzen dute:

Trilogia atlantikoa

aldatu

Trilogia atlantikoa hiru liburu egitea aurreikusten duen proiektua da, denak XVIII. mendeko azken 30 urteetan eta Ozeano Atlantikoan oinarrituta. Sailak oraingoz bi liburu ditu:

  • Manituana, 2007.
  • L'armata dei sonnambuli, 2014.

Beste eleberriak

aldatu
Bestelakoak
aldatu
  • Anatra all'arancia meccanica. Racconti 2000-2010
  • Quattro
  • Cantalamappa, 2015
  • Il ritorno di Cantalamappa, 2016

Kanpo estekak

aldatu