World Rugby Museum (euskaraz: «Munduko Errugbiaren Museoa») Londresko Twickenham estadioan kokaturik dagoen museoa da. Bertan errugbiari loturiko 37.000 elementutik gora dago ikusgai.

World Rugby Museum
Twickenham Stadium
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaLondresko eskualdea
Ingalaterrako konderri zeremonialaLondres Handia
Londresen banaketa administratiboaRichmond upon Thames
Koordenatuak51°27′21″N 0°20′19″W / 51.4558°N 0.3386°W / 51.4558; -0.3386
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1982
Inaugurazioa1996
JabeaRugby Football Union (en) Itzuli
Arkitektura
ArkitektoaMather & Co (en) Itzuli
Azalera650 m²
Zerbitzuakaccessible toilet
Irekiera egunakastearte
Itxita: astelehen
asteazken
ostegun
ostiral
larunbat
igande
Kontaktua
HelbideaWhitton Road, Twickenham TW2 7BA
E-postamailto:museum@rfu.com
Webgune ofiziala

Historia aldatu

1996. urtean ireki zituen ateak Londres mendebaldeko Richmond upon Thames udalerrian The Museum of Rugby izenarekin. 2007an gaur egungo izena eman zioten eta hainbat berriztatze lanen ondoren berriz ireki zen 2018ko otsailean[1].

Bildumak aldatu

Mundu guztiko errugbiari loturiko 25.000 objetu, 7.000 artxibo eta 7.000-8.000 argazki ditu[2]. Rugby Football Union (RFU) bilduma, Harry Langtonen bilduma eta RFU artxiboa biltzen ditu.

Elementu izarrak honako hauek dira:

Errugbi artxiboak kirolhonen inguruko liburuak, partida-programak, aktak eta kluben historiak biltzen ditu. Aipagarrienak honako hauek dira:

  • RFU-ren aktak (1871-1949)
  • Twickenham estadioaren eskriturak (1907)
  • British and Irish Lions taldearen 1891eko Hegoafrikako bira
  • Rugby eskolan idatzitako jatorrizko "Football arauak"
  • RFU-k 1871ean "Proposaturiko Joko Arauak"

Erakusketak aldatu

Erakusketa ibiltariak ere izaten ditu museoak. Aipagarrienak honako hauek izan dira:

  • HQ at 100, One Century Hundreds of Moments[2]
  • More Than A Tour, the 1905 All-Blacks
  • Core Values: The Life and Work of Gerald Laing
  • England 2010, the Women's Rugby World Cup
  • Lest We Forget: Rugby and the First World War
  • Brave Blossoms: The History of Rugby in Japan.

Informazio praktikoa aldatu

  • Helbidea: Twickenham Stadium, Whitton Rd, Twickenham TW2 7BA
  • Museoaren ordutegia: asteartetik larunbatera 10:00-17:00 igandeetan 11:00-17:00
  • Metro geltokia:   Richmond station

Erreferentziak aldatu

  1. «World Rugby Museum - Places to visit - What To Do With The Kids» www.whattodowiththekids.co.uk (Noiz kontsultatua: 2022-02-06).
  2. a b «Vision Sports Publishing (VSP)» www.visionsp.co.uk (Noiz kontsultatua: 2022-02-06).
  3. (Ingelesez) «The History of the Calcutta Cup» Historic UK (Noiz kontsultatua: 2022-02-06).

Kanpo estekak aldatu