Woolsthorpe-by-Colsterworth

Woolsthorpe-by-Colsterworth Lincolnshireko, Ingalaterrako herrixka bat da, ezaguna bertan Isaac Newton zientzialaria jaio zelako. Woolsthorpe landa eremu batean dago eta Linconshire Limestonen aurkitzen da. Bertan, Northampton harea izan zen eta XX. mendean herrixka hori burdinez inguratuta zegoen, beraz, meategi ugari zeuden. 1973. urtean inguruko harrobiak itxi behar izan zituzten, burdinak sekulako lehia sortu zuelako. Hainbeste burdina zegoen non urte berean, iparraldeko trenbide bat itxi zuten. Geroago, 1916. urtean trenbide hori berreraiki zuten, burdina garraiatu ahal izateko eta herrixka osoan zehar barreiatzeko. Trenbideen zubia A1 errepideraino iristen zen, 2009. urtean erretiratua izan arte, errepideen gurutzaketetan hobekuntzak egon zirela eta.

Woolsthorpe-by-Colsterworth
bazter-herria
Administrazioa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaEkialdeko Midlands
Ingalaterrako konderri zeremonialaLincolnshire
Non-metropolitan countyLincolnshire
Non-metropolitan districtSouth Kesteven
HerrixkaColsterworth
Posta kodeaNG33
Geografia
Koordenatuak52°48′36″N 0°37′44″W / 52.8099°N 0.6288°W / 52.8099; -0.6288
Map
Demografia
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC±00:00

Woolsthorpe Manor, Newtonen jaioterria, XVII. mendeko nekazarien kareharrizko etxe tipikoa da, baserriz inguratuta dagoena. Etxe hau “National Trust”aren menpe dago eta edonork bisitatu dezake, bai kanpotik, bai barrutik ere. XVIII. mendeko Entziklopedia frantsesean, Wolstrope sarreran Newtoni buruz hitz egiten du eta bere biografia ezkutuan dago, garai hartako editoreak “Gran Man” teoriaren kontra baitzeuden.

Kanpo estekak aldatu