Wimbledon Football Club

Wimbledom Football Club, Erresuma Batuko Londres hiriburuko Wimbledon auzunean egoitza zuen futbol talde bat izan zen.

Wimbledon FC
Ezizena(k)The Doms, The Wimbis, The Crazy Gang
Sorrera1889
Futbol zelaiaPlough Lane
edukiera: 15.896 lagun
inaugurazioa: 1912
LigaFirst Division
2003-200424.a
Milton Keynes Donsen bilakatua
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

1889an sortu eta 2004an desegina izan zen, bere jabeek taldea Buckinghamshireko Milton Keynes udalerrira lekualdatu (90 kilometrora) eta Milton Keynes Dons Football Club talde berria sortzea erabaki baizuten. Erabaki horrekin Wimbledomgo zaletuen gehiengoa haserretu eta 2002an Association Football Club Wimbledon taldea eratu zuten.

Taldearen garairik onena 1980ko hamarkadaren bigarren erdialdea eta 1990eko hamarkada izan ziren.

The Crazy GangAldatu

1986-1991 artean goreneko mailara igo eta Ingalaterran osoan The Crazy Gang ("Talde Eroa") ezizenaz ezaguna egin zen, Dennis Wise, Vinnie Jones, Lawrie Sanchez, Dave Beasant eta John Fashanu bezalako futbolariek taldeari izaera defentsibo eta oso latza, garaitzea ia ezinezkoa zen taldea, falta asko ta gogorren bidez arerioak geldiarazi eta kikilduz, horregatik garai hartako Ingalaterrako talde gorrotatuenen artean egon zen, askok joko zikina egitea leporatuz, ondorioz hedabideetan eta herri kulturan oihartzun handia izan zuen. Halere, trukean, 1988ko Ingalaterrako Futbol Kopa irabazi zuten, taldearen historiako arrakastarik handiena.

1992an Premier Leagueren talde fundatzaileetako bat izan zen.

Kanpo estekakAldatu