Guillermo Díaz Ibáñez edo Willyrex ezizenez (Madril, Espainia, 1993ko maiatzaren 9a) youtuber espainiarra da. Bi kanal ditu YouTuben, Willyrex eta TheWillyrex, eta bigarrenak 2018ko datuen arabera 18 milioi harpidedun eta 6.400 milioi ikustaldi ditu. Espainiako seigarren kanala da harpidedun kopuruan[1] eta munduko 230.a[2].

Willyrex
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGuillermo Díaz Ibáñez
JaiotzaMadril1993ko maiatzaren 9a (30 urte)
Herrialdea Espainia
BizilekuaAndorra
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakyoutuberra, streamerra eta Minecraft YouTuber (en) Itzuli
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Willyrex
Genero artistikoagameplaya
umorea

IMDB: nm14292898 Facebook: TheWillyrexOficial Twitter: WillyrexYT Instagram: willyrex Youtube: UC8rNKrqBxJqL9izOOMxBJtw Deezer: 4429544 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Hamaika urte zituela sortu zuen Willyrex izena, kanala sortu baino lehenago hain zuzen ere. Willy Guillermo izenaren ohiko ezizena, ingelesezko William izenetik dator, eta rex latinezko hitza da, "erregea" esan nahi duena[3].

Enpresa Administraritza ikasketak egiten hasi zen baina bertan behera utzi zituen YouTuberi denbora guztia eskaintzeko. YouTubeko kanala lagunekin jokoak elkarbanatzeko sortu zuela esaten du[3]. 2014an Los Angelesera joan zen bizitzera. 2016 hasieran Andorrara[4][5].

2019ko abuztuaren 21ean Cristina bikotearekin ezkonduko zela iragarri zuen[6] eta 2021eko urtarrilaren 12an jaio zen beraien alaba María[7].

Liburuak aldatu

Vegetta777 youtuberrarekin batera Wigetta izeneko bideojokoen liburu saila argitaratu du[8].

Jokoak aldatu

KarmaRun izeneko mugikorretarako jokoa sortu zuen Vegetta777 eta bysTaXx youtuberrekin elkarlanean. Dagoeneko bi milioi deskarga baino gehiago izan ditu[9].

Erreferentziak aldatu

  1. «YouTube Top 100 Most Subscribed Spain Channels List - Top by Subscribers» web.archive.org 2018-01-11 (Noiz kontsultatua: 2021-01-13).
  2. «YouTube Top 100 Most Subscribed Channels List - Top by Subscribers» web.archive.org 2017-12-27 (Noiz kontsultatua: 2021-01-13).
  3. a b (Gaztelaniaz) «Willyrex: «Me despertaba cada día una hora antes, preparaba mi vídeo y me iba a clase»» abc 2013-06-16 (Noiz kontsultatua: 2021-01-13).
  4. (Gaztelaniaz) TV, Destacados. (2021-01-14). «La lista de Youtubers y streamers que viven en andorra y los que aún no» Destacados TV Revista (Noiz kontsultatua: 2021-06-06).
  5. (Gaztelaniaz) «Los negocios de los youtubers fuera de cámara» Economía Digital 2017-08-27 (Noiz kontsultatua: 2021-01-13).
  6. (Gaztelaniaz) «Instagram: La boda del 'youtuber' Willyrex causa sensación en las redes» Antena 3 Noticias 2019-08-21 (Noiz kontsultatua: 2021-01-13).
  7. (Gaztelaniaz) «Nace María, la hija del 'youtuber' Willyrex» La Vanguardia 2021-01-12 (Noiz kontsultatua: 2021-01-13).
  8. (Gaztelaniaz) 20minutos. (2015-03-20). «De 'youtubers' a escritores: Vegetta y Willyrex publican un libro inspirado en los videojuegos» www.20minutos.es - Últimas Noticias (Noiz kontsultatua: 2021-01-13).
  9. «KarmaRun - Google Play-ko aplikazioak» play.google.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-13).

Kanpo estekak aldatu