William E. Moerner
William Esco Moerner (Pleasanton, Kalifornia, 1953ko ekainaren 24a) fisikari-kimikari estatubatuarra da eta gaur egun biofisikako esparruan lan egiten du. Lothar Kador doktorearekin batera, molekula bakar baten espektroskopia eta detektazio optikoa lortu zuen lehen aldiz fase kondentsatuan. Ondorioz, molekula bakarren ikerketa optikoa maiz erabiltzen da kimika, fisika eta biologian. 2014 urtean Kimikako Nobel Saria jaso zuen Eric Betzig eta Stefan W. Hell-ekin batera “fluorestzentzia mikroskopiko super-ebatzia garatzeagatik”.[1]
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Kaliforniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |