Ireki menu nagusia

William Dwight Whitney

William Dwight Whitneyren erretratua

William Dwight Whitney (Northampton, Massachusetts, AEB, 1827ko otsailaren 9a - New Haven, Connecticut, AEB, 1894ko ekainaren 7a) Estatu Batuetako hizkuntzalaria izan zen.

BiografiaAldatu

Sanskrito hizkuntzako aditu handienetako bat izan zen. Ikerketa-talde zabal baten buru zela, Vedak itzuli eta argitaratu zituen, sanskritoaren forma zaharrenean idatziak, eta klasiko bihurtu den lan bat argitaratu zuen, Sanskrit Grammar (1879, Sanskritoaren gramatika). Bestalde, sanskritoaren hiztegi handi baten lankide izan zen, eta garai hartan Estatu Batuetako hoberena zen, ingelesezko hiztegi orokor baten argitaldari buru izan zen.



ErreferentziakAldatu