Willendorfeko venusa (alemanez: Venus von Willendorf) emakumezko estatua antropomorfo txiki bat da. Willendorfetik gertu dagoen paleolitoko aztarnategi batean topatu zuen, Danubioko ibaiertzean, Josef Szombathy izeneko arkeologo austriar batek 1908an.[1]

Willendorfeko venusa
Jatorria
Sortzailea(k)ezezaguna
Mugimenduapaleolitoko pinturak
Aurkikuntza lekuaWillendorf II (en) Itzuli
Aurkikuntza data1908ko abuztuaren 7a
Honen izena daramaWillendorf (en) Itzuli
Aurkitzailea edo asmatzaileaJosef Szombathy (en) Itzuli
Ezaugarriak
Materiala(k)oolitic limestone (en) Itzuli eta kareharria
Dimentsioak11,1 (altuera) cm
Genero artistikoaPaleolitoko Venusa
Deskribapena
Kokapena
LekuaAustria
BildumaNatural History Museum, Vienna (en) Itzuli
Koordenatuak47°47′00″N 16°03′00″E / 47.7833°N 16.05°E / 47.7833; 16.05
Map

Paleolitoko Venusetatik ezagunena da. Aurpegi zehaztugabea eta amatasunarekin lotuta dauden gorputzeko atalen handizkatze nabari bat (sabel handia, bular izugarriak eta hanka lodiak) dituzten emakume-irudiak dira. Erabat biluzik dagoen emakume lodi horren irudia Neolitoko eskultura egiptoar, greko eta Babiloniakoetan ere ohikoa zen.

Willendorfeko venusaren deskribapena

aldatu

Emakume horren irudia, biluzik, 11,1 zentimetro garaieran, 5,7 zabaleran eta 4,5 lodieran 15 zentimetroko zirkunferentziarekin eta lodikotea, lekukoa ez den kareharrian zizelkatua izan zen, eta okre gorriz tindatua.

Irudiak frontaltasun-legea betetzen du, buruak, arinki, eskuineko bularralderantz begiratzen duela badirudi ere.

Errepresentazio konbentzionala dirudi, ez errealista, sabelaldea, bulba, ipurmasailak eta bularrak tamaina handikoak direlako. Azterketa askok, hor, ugalkortasunaren kontzeptuarekiko erlazioa dagoela ondorioztatu dute.

Eskuak oso argalak dira eta ia hautemanezinak. Aurpegia ez dago begi-bistan, burua ilekordak diruditen formekin estaltzen zaiolarik orrazkera edo txapel motaren batekin, eta aurrerantz okertuta dago.

Sabelaldean, zilborra irudikatuz, nabaria den hutsune bat ageri da. Izter lodien gainean pubis lodi bat hedatzen da.

Hankak anatomikoki oso egokiak badira ere, belaunak elkarrengandik gertuegi daude eta oinak irudikatu ez badira ere (edo galdu egin dira) banatuta egongo lirateke, eskultura orkatila parean bukatuko litzatekeelarik.

Zaintza

aldatu

Venusa Vienako Naturhistorisches Museum, Historia Naturalaren Museoaren parte da. Lausselgo venusarekin eta Grimaldiren venusarekin batera Paleolitoko Venusik ezagunenetakoa da.[2]

Hiru dimentsiotan

aldatu

 

Erreferentziak

aldatu
  1. Antl-Weiser, Walpurga. The anthropomorphic figurines from Willendorf. Niederösterreichischen Landesmuseum.
  2. Lawrence Cunningham; John J Reich. (2006). Culture and values : a survey of the humanities. Belmont, CA: Wadsworth ISBN 978-11-33-94533-8..

Kanpo estekak

aldatu